BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Hezkuntzaren Soziologia

Autorea:
Jose Inazio Imaz Bengoetxea
Gaiak:
Hezkuntza, Soziologia
Jakintza-arloak:
Hezkuntza, Soziologia
ISBN:
978-84-8438-700-8
Argitarapen urtea:
2019
Orrialdeak:
282

Hezkuntza izan al liteke askea eta naturala? Zer mundutan bizi gara, eta zeintzuk dira hezkuntzaren erronkak mundu honetan? Zeintzuk dira gure garaiko arazo sozial nagusiak, eta zer egin dezake hezkuntzak horien aurrean? Hezkuntza zer da, erreprodukzio edo eraldaketa sozialerako tresna? Hezkuntza eskola bakarrik al da? Zer esan genezake gizarteratze-agenteei buruz: familia, lagun taldeak, pantailak? Hezkuntzan lan egin behar dutenek zergatik aztertu behar dute ekonomia ere? Hezkuntzak jarduera politikoa edo neutrala izan behar du? Zer egin daiteke hezkuntzatik migrazio-mugimenduek sortzen dizkiguten erronken aurrean? Eta genero-ezberdintasunen aurrean? Nolako curriculuma behar dugu? Zein da hezitzaile profesionalen rola gaur egun? Hezkuntza-instituzio gehiegi ote dago? Galdera horiei erantzuten saiatuko da liburu hau, hezkuntzan lan egin nahi dutenei edo hezkuntzan interesatuak daudenei zenbait pista interesgarri emanaz. Soziologiak hezkuntzaren azterketa zientifikoari eginiko ekarpen nagusiak jasoko ditugu, eta hezkuntza-gizartea harremana aztertuko dugu.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.