BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Giza histologia orokorra

Autoreak:
Edurne Alonso Arana, Iker Badiola Etxaburu
Gaiak:
Giza histologia, Osasuna
Jakintza-arloak:
Medikuntza eta Osasuna
ISBN:
978-84-8438-565-3
Argitarapen urtea:
2015
Orrialdeak:
152

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Liburu hau Medikuntza, Odontologia, Fisioterapia, Erizaintza eta, oro har, Biomedikuntza arloko ikasle eta irakasleei zuzenduta dago. Giza histologia oinarri hartuta, gizakia osatzen duten ehun nagusiak deskribatzen dira. Baina Histologiarako hurbilketa hau ez da egiten soilik ikuspegi deskriptibo batetik. Histologiaren deskripzioan esaten den moduan, arlo horretan ehunen egitura mikroskopikoa, garapena eta funtzioak ikasten dira. Hortaz, kapitulu guztietan Medikuntzaren beste arlo batzuekin uztartzen dira deskribapen histologikoak, hala nola Zelulen Biologia, Biokimika, Fisiologia eta Patologiarekin.

Histologiaren garairik garrantzitsuena XVII. mendean hasi zen mikroskopioaren asmakuntzarekin batera. Mikroskopioari esker, giza begiak ikusten zituen atal anatomikoetatik haratago ehunen egiturak deskribatzea lortu zen. Izan ere, Histologiako irakasle eta profesionalek ezinbesteko lankide bat dute euren ikasketetan: mikroskopioa. Histologiari buruzko ikasketa oro mikroskopio-saioz lagundu behar da, testuetan edo azalpen teorikoetan azaldutakoa bakoitzak bere kabuz bilatu eta landu dezan. Beraz, Histologiako liburua den heinean, testuak argazki eta eskemez osatzen dira eta, horrela, irakurleak mikroskopio-saioetan lagun izan dezakeen gidaliburu ere bihurtzen da.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Autorearen beste argitalpen batzuk

Giza histologia medikoa
  • Paperezkoa 24€
  • Digitala 15.6€

Eskuratu

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.