BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

GERO euskara xumean

Autorea:
Patxi Salaberria Muñoa
Gaiak:
GERO, Axular, Euskara, Literatura
Jakintza-arloak:
Literatura
ISBN:
978-84-8438-633-9
Argitarapen urtea:
2017
Orrialdeak:
384
 

Maiz aipatua eta laudatua ohi den arren, gutxi dira oraindik Axularren Gero liburua irakurtzera ausartzen direnak, handiak baitira hura begietaratzeko eragozpenak, eta are handiagoak, nonbait, egungo irakurlearen errealitatetik atzemandako urruntasun tematiko, kronologiko eta linguistikoak.

Agerikoa zen, beraz, irakurbideak erraztu behar zitzaizkiola Gerori irakurleengana iritsiko bazen, hau da, ohi baino soineko erakargarriagoan bildua eta egungo euskara hedatuenetik hurbil paratua kaleratu behar zela ezinbestean. 

Betiere Axularren mintzairaren sena gordez, bada, hamaika puntada berri eman izan zaizkio liburuari: euskara estandarrera ekarri dira haren ortografia eta lexiko gehiena; aditz batua erabili da bertsio berrian; neutralizatu egin dira euskara hedatuenean erabiltzen ez diren moldeak; jatorrizko puntuatze-sistema ere egokitu da ahal izan denetan; testua arinago eta mamia ageriago aterako zirelakoan, aipuak-eta solas-ereduen arabera taxutu dira; zuzendu eta eguneratu egin dira hainbat eta hainbat aipuren erreferentziak, etab.

Irakurleak berak egiaztatu beharko du orain zenbateraino duen baliagarri Geron barneratzeko eskaintzen zaion gonbit berria.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 682079

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.