Festak, genero-harremanak eta feminismoa
- Autorea:
-
Miren Guilló Arakistain
- Gaiak:
- Generoa, Festak, Feminismoa, Antropologia
- Jakintza-arloak:
- Antropologia
- ISBN:
- 978-84-8438-607-0
- Argitarapen urtea:
- 2016
- Orrialdeak:
- 317
Subertsioz
eta plazerez ehundutako harremanak eta gorputzak gara festetan. Afektuak,
konplizitateak, barrea eta dantza. Aitzitik, jendarteko gatazkak eta
desberdinkeriak ere islatzen dira haietan. Izan ere, kultur (sistemen)
adierazpen ahaltsu direnez gero, jendarte, herri, talde edota komunitate
jakinen ezaugarri guztiak islatzen dira jaietan. Ondorioz analisi eta
gogoetarako pribilegiozko leku bilakatzen dira: bizimodu sozialak egituratzeko
moduen berri ematen digute, baita jendarte horren eraldaketarako eta
disidentziarako estrategien berri ere
Liburu honetan, festak genero-ikuspegitik aztertzeko
zenbait gako proposatzen dira, esaterako, antropologia feministak eta, oro har,
feminismoak proposatzen dituen zenbait ainguraketaren bitartez. Hala,
testuinguru desberdinetan sortzen diren zenbait jai-erritu, egitasmo eta
genero-harreman analizatzen dira. Horrez gain, festa-esparruan sortu diren
hainbat ekimen, aldarrikapen, prozesu parte-hartzaile eta gogoeta ere bildu
dira. Agentzia feminista erdigunean, festak eraldaketa kolektiborako esparru
ahalbidetzen baitira. Funtsean, abiagune, testuinguru eta narrazio desberdinen
artean festa-politika feministetan eta plazeraren kudeaketa kolektiboetan
arakatzeko mapa sortu nahi izan da, bestelako koordenatuen bilaketan.