BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Euskaldunak eta karolingiar iraultza; Akitania eta Baskonian barrena

Autorea:
Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinez
Gaiak:
Historiografia, Narrazio, Akitania, Baskonia, Erroma, Aita santu, Eliza, Beneditarren Ordena, Islam, Kristautasun, Pagano, Politika, Pirinioak, Asturias, Kantabria, Zuzenbide, Karolingiar, Euskara, Soziolinguistika, Karlomagno, Franko, Baskoi, Sinkretismo, Dialektika, Bisigodo, Nafarroa, Monasterio
Jakintza-arloak:
Historia
ISBN:
978-84-8438-591-2
Argitarapen urtea:
2016
Orrialdeak:
206

Frankoak bizi izan ote ziren inoiz Akitanian? Zertaz hitz egiten zuten Elizaren kontzilioetan? Zergatik sortu ziren monasterioak? 732an, Toursen Karlos Martelek Europa salbatu ote zuen? Nola heldu zaigu informazio hori? Esku artean duzun liburu hau ikerlan dibulgatzaile oparoa duzu, europar eta euskal identitatearen garai kritiko baten kronika mamitsu eta zorrotza.

Karlomagnoren aitona Karlosek, Martel delakoak, gobernu-egitura bertikalen oinarriak ezarri zituen garaipen militarrei esker, Akitanian eta Baskonian barrena zurrunbilo bat bezala jaitsi ahala. Aurrez aurre talka egin zuen Afrika iparraldean barrena hedatzen ari ziren arabiar omeiatarrekin, ordurako haien monoteismoa eta Liburua onduak zituztela.

Karlosek eta bere dinastiak kolpez kolpe baztertu zituzten tradizio frankoko merovingiar erregeak, baita trukean beren hazia landatu ere: beneditar monasterioen sarea eta, haien epelean, idatzizko kultura latino ikasia eta idazkeraren erreforma, Karlomagnoren aholkulari Alkuinoren bultzadaz. Eta gobernu-egitura berriek betiko zapuztu zuten baskoi-akitaniar eremu politiko bat sortzeko aukera.

Liburuaren orriotan, elkar gurutzatzen (zirikatzen) dute historiografiak, narrazio historikoak, dualismoaren zirrikituek eta dialektika historikoak, Akitania eta Baskonia oinarri hartuta.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.