BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia

Autoreak:
Mari Luz Esteban Galarza, Jone Miren Hernández García
Gaiak:
Antropologia, Etnografia, Feminismoa,Euskal Herria
Jakintza-arloak:
Antropologia
ISBN:
978-84-8438-598-1
Argitarapen urtea:
2016
Orrialdeak:
284

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Liburu honek, azken urteetan, gure testuinguruan garatu diren edo garatzen ari diren ikerketa antropologiko feministen berri ematen du. Sarrerako kapituluan jasota gelditzen denez, asko dira laurogeiko hamarkadatik hona emakumeen errealitatea aztertu edota genero-ikuspegia erabili duten euskal antropologoak, ekarpen interesgarriak eginez, ez bakarrik genero-harremanen analisiari dagokionez, baizik eta, oro har, euskal kulturaren eta euskal gizartearen azterketari dagokionez ere. Horietako batzuek, guztiak Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzen edota irakasten daudenak, parte hartzen dute liburu honetan.

Edukiak lau multzotan antolatuta daude. Lehen atalean, zenbait ikergai klasikoren inguruko ikuspegi berrituak biltzen dira, bertsolaritza, pilota edota frankismo garaiko dantzaldiak hizpide izanik. Bigarrenean, emakumeen politikak, agentzia eta erresistentziak aztergai nagusitzat hartzen dituzten lanak daude: eroetxeetan eta kartzeletan sarturiko emakumeen esperientziak, hilekoaren politikak, eta berdintasunerako politika instituzionalak. Hirugarrenean, zentzumenak, gorputza eta eszenaren esparruetan sortzen ari diren proposamen teoriko-metodologiko berritzaileak eskaintzen dira. Azkenik, laugarren atalean, maitasun-harremanen arloan egindako zenbait ikerketa aurkezten dira, gai eta talde ezberdinen inguruan harilkaturikoak: gizonak, bikote parekideak, nerabeak eta adiskide-taldeak.

Erosi

Doan jaitsi

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.