BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak

Autoreak:
Aitor Aritzeta Galan, Goretti Soroa Martinez
Gaiak:
Psikologia, Emozioak, Sozioemozionala
Jakintza-arloak:
Psikologia
ISBN:
978-84-8438-469-4
Argitarapen urtea:
2013
Orrialdeak:
252

Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak deritzon ikasmateriala, emozioen oinarrizko ezagutzan sakontzeko eta gaitasun sozioemozionalak praktikan jartzeko interesa duen edonori zuzenduta dago. Interes bikoitz horri jarraiki, bi zatitan banatu dugu liburua.

Lehendabiziko zatian, oinarrizko ezagutza teorikoak jorratzen dira lau ataletan banandurik.  Lehenengoan, oinarrizko emozioak (poza, beldurra, haserrea, tristura, nazka, sorpresa/interesa) ikuspegi psikologiko batetik aztertzen dira eta, alderdi anitzeko definizioak aurkezteaz gain, emozioen funtzioetan, eredu teorikoetan eta bizipen emozional subjektiboan sakontzen da. Bigarren atalean, berriz, emozio sozialak (errua, lotsa, harrotasuna, inbidia, jeloskortasuna eta enpatia) lantzen dira beraien arrazoiak eta ondorioak aztertuz. Hirugarren atalean, erregulazio emozionala lantzen da desatseginak izan daitezkeen fenomeno emozionalen ondorioak erregulatzeko bideak aztertuz. Azkenik, laugarren atalean, gaitasun sozioemozionaletan sakontzen dugu adimen emozionalak biltzen dituen oinarrizko gaitasun emozionalak azalduz.

Bigarren zatian, hamasei tailer praktiko aurkezten dira, guztiek sarrera teorikoa, tailerra deskribatuko duen fitxa, ariketa praktikoak eta erantzun-orriak dituztelarik. Tailer horietan zati teorikoan garatutako oinarriak aplikatzen dira, erregulazio emozionalari eta autoezagutza-prozesuari arreta berezia jarriz.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Autorearen beste argitalpen batzuk

Uztaro 105
  • Aldizkaria 8€

Eskuratu

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.