BILAKETA
SALDUENAK
BILATUENAK
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Zer dago liburu honetan?
Lehen partea, biolentzia politikoaren memorien gainekoa da. Militantziari dagokionez, erabat harturik, 1964tik 1974ra ETAn militatu zuen. Lopez Adanen jardueran alde ideologiko-intelektuala gailentzen da; gehiago izan da teorikoa ekintzailea baino; hori esan orduko erantsi behar da, baina, alde teorikoa praktikarekin oso loturik garatu izan duela beti.
Bigarren partean, iraultzaren eta bortxaren arteko harremanez Lopez Adanek aditzera emandakoak tolesten dira. ETAren faseak ondo bereizten dira, frankismotik hasita, eta Lopez Adanen iritziak beste analista frantses eta amerikarrekin-eta erkatzen dira. Asko markatu gaituen gai bati buruz argudio ugari eskaintzen dira askatasun eta erantzukizunetik.
Hirugarren partean, zenbait gai jakingarri jorratzen dira: nazioa eta estatua, nazionalismoa eta humanismo unibertsala, demokrazia eta naziotasuna; Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak; egungo esperantzak eta arazoak Ipar Euskal Herrian; Marx eta iraultza, Ezkerra Europan; Ezker Abertzalearen estrategiaren analisia, eta negoziazioen nondik norakoena; Intelektualaren zeregina: literatur erreferentziak eta intelektual hurbilak: F. Krutwig, M. Legasse, F. Likiniano, Txillardegi, Jon Mirande.
Pako Suduperi egindako elkarrizketa irakurri
Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari liburuaren aurkezpena
Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari liburuaren booktrailerra
Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568