BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Automatismoak eta kontrola

Autoreak:
Nora Barroso Moreno, Haritza Camblong Ruiz, Aitzol Ezeiza Ramos
Gaiak:
Automatismoa, Ingeniaritza, Teknologia
Jakintza-arloak:
Ingeniaritza eta Teknologia
ISBN:
978-84-8438-484-7
Argitarapen urtea:
2014
Orrialdeak:
244

Liburu honek Industria alorreko Graduetako Automatismoak eta Kontrola irakasgaia du jatorri. Irakasgai horretan eskolak euskaraz ematen dituzten unibertsitateko irakasleengandik heldu da ideia. Liburuaren edukiak irakasgaiaren programa kontuan hartzen du, baina eskolan ematen dena baino haratago doa, ingurumaria azalduz eta gaietako batzuk sakonduz.

Gainera, automatismoei eta kontrolari buruzko oinarrizko kontzeptu, metodologia eta teknikak azaltzen direnez, halako ikasgaiak ematen diren Lanbide Heziketako hainbat

gradutako ikasleentzat ere baliagarria da. Idazlana ahal bezain modu pedagogikoan idatzia izana da, jakintza-arlo hauetako hasiberriei begira.

Gaiek elkarren artean harreman handia izan arren, liburua bi atal nagusitan zatitu da. Lehen zatian automatismoei buruzkoa oinarriak aipatzen dira: definizioak, historia,

helburuak, automatismo sekuentzialak diseinatzeko Grafcet izeneko lengoaia, automatismoen inplementazioa eta abar. Bigarren zatia, osorik, kontrolari buruzkoa da; oinarrizko definizio, hiztegi, kontzeptu eta metodologiaz gain, sistemen ereduztapena, Laplace-ren transformatua, sistemen joerari buruzko oinarrizko kontzeptuak, eta abar lantzen dira.

Bi zatietan, ariketa zuzendu batzuk ematen dira, baita oinarrizko bibliografia ere.

Erosi

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.