BILAKETA
SALDUENAK
BILATUENAK
Ura gara. Gu, gure ingurua, gure mundua. Gure gorputzaren % 70 inguru ura da, eta portzentaje bertsuan Lurraren azalera urez estalita dago. Ura ez da ditugunen artean beste baliabide bat, oinarri-oinarrizko baliabidea baizik, funtsezkoena. Sarritan ahazten dugun auzia da hau, bai arkitektura egitean, bai eta lurraldea kudeatzean ere.
Ura ondasun produktibo gisa ulertu ohi da, eta horren arabera egiten da bere kudeaketa. Uraren Kultura Berria, 90eko hamarkadan sortutako gizarte-mugimendu izatetik,ura kudeatzeko modu berriak defendatzen dituen filosofiada egun, edozer gauzaren gainetik, ura, ura eskura izatea, beste edozeren gainetik eskubide dela defendatzen duena.
Urak guztian du eragina: energiaren sorkuntza etakudeaketan, gure eta inguruaren osasunean, gure egunerokotasunean. Baina baita beste eremu ez hain fisikoetan ere: alor identitarioan, kasu. Euskal Herrira etorrita, ezin dugu gure izana, gure paisaia edo ingurua,burdinolak eta ondoren errotak eragiten zituen uragabe ulertu. Edo burdin mea garbitu edo garraiatzeko ezinbestekoa zen modu bateko edo besteko ura gabe. Gureidentitatean ere eragin zuzena du urak, zein litzateke gureizaera, euririk gabe? Telebistako iragarkiaren lemak dioen moduan (askotan gertatzen ez den moduan, euskaratik pentsatutakoa hau), «ura da, gu gara».
Erosi
Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568