BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Aldiri 37. Topaketen Kartogafia II azala

Aldiri 37. Topaketen Kartogafia II

Autoreak:
Jon Aguirre Rodríguez, Gaizka Altuna Charterina, Mikel Azkona Uribe, Irantzu Duro Mota, Ahinitze Errasti Etxeberria, Aitor Etxarte Berezibar, Ander Gortazar Balerdi, Ibon Guillén Gerrikabeitia, Laida Juanikorena Agirre, Julen Landa , Leire Milikua Larramendi
Gaiak:
Arkitektura, Kartografia, Aldiri
Jakintza-arloak:
Arkitektura
ISSN:
1889-7185
Argitarapen urtea:
2019
Orrialdeak:
46

Urtearen hondarretan ohikoak dira atzera begirakoak, eta ez da Aldiri gutxiago izango. 2018ko argazki nagusia Italiatik etorri zen, Morandi zubiaren erorketak joan den mendeko hainbat lanen iraunkortasunaren inguruko gogoeta piztu du-eta. Ez gara gu gutxiago izango: Bilboko Euskalduna zubiak eman zigun sustoren bat edo beste, eta Hernaniko Lastaola zubia ere erori egin zen. Zubiak erortzen dira eta berriak eraikitzen: Bilbotik atera gabe, irla bihurtu zuten penintsula zena, eta zubi batek lotzen du orain Deustuko erribera zena Deusturekin: Frank Ghery zubia. Izen propioekin jarraituz, Balkrishna Doshi-k irabazi zuen Pritzkerra (argitu dute 2019koa ere, bide batez: Arata Isozaki), Robet Venturi hil zen eta Peña Ganchegui berpiztu sari formatuan —zorionak, Pauzarq—, espero baino erditze luzeagoa izan duen Euskadiko Arkitektura Institutuaren beroketa moduan.

Aldiriri dagokionez, bestelako arkitektoei, ekonomiak arkitekturan duen eraginari eta elikadurak lurraldean duenari erreparatu genien 2018ko monografietan. Baina azkarra da urtea eta oparoa uzta, eta ez genituzke bestelako fruituak argitaratu gabe utzi nahi.

Gai librean aritzeko bilduma da Aldiri 37, baina gaiok, ezberdinak izanagatik, arkitekturak eta hirigintzak etorkizun hurbilean dituzten erronkak eta mugak marrazten dituzte: nolako hiriak izango ditugu, nolako lurraldeak? Edo zehatzago: gobernu ultrakontserbadoreen gorakadak nolako eragina izango du hirien nortasuna eta edertasuna ulertzeko moduan? Zer norabidetan eraldatu dezake ibilgailu autonomoak espazio publikoa? Nola txertatu nekazaritza gure herri eta hirietako plangintzetan? Zein paper izan dezakete haurrek espazio publikoaren sortzeprozesuan? Hirien metropolizazio-prozesuetan saihestezinak al dira errentaren kontzentrazioa eta haren banaketa desorekatua? Eta, azkenik, azalera ekarri dugun galdera: ba al du arkitekturak tokirik gainbeheran dauden herri industrialen berpizte-estrategietan?

Erosi

Autorearen beste argitalpen batzuk

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.