BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Aldiri 36. Sitopia azala

Aldiri 36. Sitopia

Autoreak:
Zoe W. Brent , Eneko del Amo Jiménez, Irantzu Duro Mota, Iker Eizagirre Zufiaurre, Sergio Gallego Mazarías, Ioritz Iparragirre , Ula Iruretagoiena Busturia, Josu Labaka , Arantzazu Luzarraga Iturrioz, Leire Milikua Larramendi, Josu Narbarte Hernández, Amaia Oleaga , Anartz Ormaza Ugalde, Joseba Otondo Bikondoa, Asier Otxoa de Retana Simon, Carlos Renedo Lara, Leire Udabe , Mikel Valero Alzaga
Gaiak:
Arrantza, Elikadura, Arkitektura, Elikagaiak, Lurraldea, Agroekologia, Sitopia, Aldiri, Marc Badal, Eraztun berdea, Carolyn Steel, Landa-industrializazioa, Alberto Arza, Elikagunea, Azpeiti, Kooperatibismoa
Jakintza-arloak:
Arkitektura
ISSN:
1889-7185
Argitarapen urtea:
2019
Orrialdeak:
52

Pertsonak jaten duguna garela entzun izan dugu sarri, baina gutxiagotan entzun izan dugu gu bizi gareneko auzo, herri, hiri eta lurraldeak ere, guk jaten duguna direla.

Azken hamarkadetan, gu bizi garen munduko punta honetan, lurra elikagaiak sortzeko izan beharrean bestelako erabilera batzuen euskarri izateko hautu nagusia egin da, eta elikagaien (eta bestelako gaien) hornikuntza bermatu beharrak eman die forma gure (eta besteen) lurraldeei: hemen, horien garraio, biltegiratze, banaketa, salmenta eta kontsumoa bermatuko duten espazio, baliabide eta egituren beharrak; lehengai horiek ekoizten dituzten tokietan, ekoizpen, erauzketa eta bestelako jarduerek.

Industriaurreko hiri eta herriguneetan elikagaien aztarnari jarraitzea posible zela dio Carolyn Steelek; gaur egun, ordea, beste logika batzuek diraute. Industrializazioaren ondorengo hiri eta herriek tokiko eta sasoiko elikagai-ekoizpenarekiko independentzia posible zela sinetsarazi digute, herritarren horiekiko gertutasuna hautsiz.

Munduko biztanleria goraka doan honetan, elikagai-sistema moderno horien bideragarritasuna zalantzan dago, berak kontrolatu ezin ditzakeen kanpo-faktore batzuen menpe baitago: energia ugari eta merkearen eskuragarritasuna, lureta elikagai-ekoizpenen gaineko kontrola, espekulazioa…

Ikertzaile batzuek jada aurreratu dute «elikagaien gailurra» hurreratzen egon litekeela, elikagai-sistema globalizatuak bere biziraupenerako behar dituen baliabideen muga gertu izan dezakeelako, horrek ekar lezakeen «elikagai merke»en amaierarekin.

Zer egin? Steelek dioen moduan, Sitopia on bat beharko dugu. Esku artean duzuen ale honek bide horretan bere ekarpen xumea egiteko borondatea du. On egin.

Erosi

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.