BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Aldiri 35. Eraikitzearen ekonomiaz azala

Aldiri 35. Eraikitzearen ekonomiaz

Autoreak:
Gaizka Altuna Charterina, Mikel Azkona Uribe, Unai Fernandez de Betoño Saenz de la Cuesta, Beñat Irasuegi Ibarra, Laida Juanikorena Agirre, Michela Lamedica Lispi, Itsaso Larramendi Elexgaray, Left Hand Rotation kolektiboa , Begoña Rodríguez , Maria Ruiz de Gopegi Aramburu, Aitor San Francisco Lasa, Ander Zangitu Orbea
Gaiak:
Ekonomia, Eraikuntza
Jakintza-arloak:
Arkitektura
ISSN:
1889-7185
Argitarapen urtea:
2018
Orrialdeak:
46

2008an higiezinen burbuilak eztanda egin zuenetik hamar urte bete berri diren honetan, gure hormak eraikitzen, mendiak zulatzen eta izenak zein izanak baldintzatzen dituen esku ikusezinari so egitera gatoz. Haren itzalari jarraituko diogu ebidentzia fisikoak ez direnak ere ikusgarri egiteko, ezartzen dizkigun baldintza hertsagarriak zein aukeraguneak ezagutzeko.

Egungo testuinguru ekonomikoak arkitekturaren prozesuetan duen eragina ulertzeko zenbait klabe eskainiko dizkigute zenbaki honetan jasotako testuek.

Medio digitalek sortutako ekonomia molde berriek arkitektoaren ofizio eta lan-prozesuetan izan dezaketen eraginaz mintzatuko gara adibidez, ezinbestekoa delako geure buruei galdetzea arkitekturaren uberizazioaren lekuko izateko prest gauden (burutik pasa bazaigu behintzat). Eta jardungo gara baita hirigileen erabakitzeko askatasunaren mugez, jabetzeko erabaki urbanistikoetan errentagarritasun ekonomikoak duen pisu isilaz. Ikusiko dugu nola eraikitze-prozesua bera izaten den sarri proiektu monumentalak martxan jartzearen helburua, ekonomia-sektore estrategikoak aktibatzeko eta nazio-irudi konkretu bat sortzeko tresna eraginkorrak izan baitaitezke. Eta nola antzeko xedeaz antolatzen diren ere hain ugariak diren makroekitaldiak, aisialdiko eskaintzak sortu eta titularrak hitz anglosaxoiez betetzeaz gain hiri-marka konkretuak sortzearekin oso lotuta baitaude. Mintza gaitezke baita gentrifikazioaz edo errenta baxuko auzotarren nahitaezko lekualdatzeaz ere, eta fikzioen klabeei aditu errealitatean zer ari den gertatzen ulertzeko.

Baina ekonomia izate abstraktu eta ukiezina bainoago, eguneroko praktika konkretuen multzoa denez, aktibatuko ditugu gureak, osatuko ditugu lankidetzan, iraunkortasunean eta elkarren zaintzan oinarritutako komunitateak, eta martxan jarriko ditugu eskualde-proposamenak, etekin ekonomikoaz haratago doazen helburuak osatzeko.

Izan ere, hainbat dira kapitalak gure inguruan eragin eta eraikitzeko dituen moduak. Hiriaren eta lurraldearen gorpuztea nahitaez zeharkatzen duen faktorea baita ekonomia.

Erosi

Autorearen beste argitalpen batzuk

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.