BILAKETA
SALDUENAK
BILATUENAK
Zer da bestelako arkitekto bat? Eta arkitekto bat? Gu zer gara? Argi eta garbi esan dezakegu arkitektoa bere baitan aspaldi hil zela, egungo eskolak estandarren produkzioan oinarritzen direla, beste hizkuntza bat hitz egiten duela, edota potentzial handiko elementu izan daitekeela. Ez dugu ezer berririk esan, urteak dira honen inguruan eztabaidatu genuela, eta gauzak eskolan ez dira asko aldatu, baina lerro hauetan aipatuta geratuko da.
Ralf Hütter, Santiago Cirugeda, Eva Franch i Gilabert, Tom Ford, Thomas Jefferson, Max Rudolf Frisch, Blanca Pujals, Mikel Erentxun, Ethel Badalona edota Benjamin Netanyahu… arkitektura-eskolatik pasa dira. Aipatutako adibideak ospetsuak izanagatik ere, gure inguruan bestelakoak ere existitzen dira. Pertsonak dira, arkitektura ikasi eta arrazoi desberdinak direla medio egun eredu normalizatutik at dabiltzan horiek dira. Batzuk postboom belaunaldikoak eta besteak ez, agian inoiz eraikiko ez dutenak, errealitatea beste ikuspuntu batetik jorratu nahi dutenak, galdera berriak planteatzen dituztenak… Egun arkitektoa eraikitzen eta planoak egiten dituen pertsonaren definiziotik haratago doa.
Hilabete hauetan kasu desberdinak ezagutzeak eta haien hausnarketek ogibide honen inguruko galdera berriak sorrarazi dizkigute. Hurrengo orrialdeetan haien errealitate hurbila islatzen da, bai eta hemendik haiei eta agertu izan ezin direnei eskerrak eman ere. Panorama aldatzen dabil, barneratutako eredu hegemonikotik kanpo ikuspuntu berriak sortu dira eta sortuko dira bestelakoak. Editoriala amaitzen doala… telebistan selektibitatearen inguruko berriak. Arkitektura, oraindik ere, eskaera gehien duen ikasketa omen da. Begi-bistan erronka ederra, prest al zaudete?
Erosi
Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568