BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Aldiri 33. Topaketen kartografia azala

Aldiri 33. Topaketen kartografia

Autoreak:
Mikel Azkona Uribe, Ianire De Andres Olabarria, Lauren Etxepare , Adur Ezenarro , Iñigo Galdeano Pérez, Sergio Gallego Mazarías, Ibai Gandiaga , Ander Gortazar Balerdi, Marina Guisasola , Ula Iruretagoiena Busturia, Marta Iturriza , Leire Labaka , Iñigo Lizundia , Urtzi Llano Castresana, Patricia Maraña , Leire Milikua Larramendi, Maialen Sagarna , Ibon Salaberria San Vicente, Jose Mari Sarriegi , Paula Ugarriza , Eneko Jokin Uranga
Gaiak:
Arkitektura, Kartografia
Jakintza-arloak:
Arkitektura
ISSN:
1889-7185
Argitarapen urtea:
2018
Orrialdeak:
48

Hirigintza eta arkitekturaren inguruan ikertzea aberasgarria zaigu; are gehiago ikasitakoa plazaratzea, taldean partekatzea. Aldirik badu elkargune hori eskaintzeko bokazioa: gai zehatzak landu eta artikuluak argitaratzeaz gain, ikertzaile eta idazleen arteko topagunea ere badelakoan gaude.

Euskaraz eta lokaltasunetik abiatzen den proiektua izanagatik, globaltasunean kokatzen dugu geure burua. Txikitasunetik handitasunera, esparru zehatzetatik marko globalera, gertukoedo urrutiko kontuez, eta mugaz kanpoko kolaborazioei muzin egin gabe. Orain arte, monografia-formatuak aukera aparta eskaini digu gai zehatz baten inguruan hausnartu duten ahotsen bilduma poliedrikoa osatzeko, baina albo-kalte bat ere izan du: urteko lau zenbakietan lekurik izan ez dutengaiak baztertzeko arriskua. Arkitekturaren ikerkuntzaren ekosistema osasuntsu ikusten dugu, eta ez genuke laninteresgarriak plazaratu gabe gelditzerik nahi.

Aldiri. Arkitektura eta Abar aldizkariaren 33. zenbaki honetan, beraz, plazara ekarri ditugu 2017an gurean ezagutuditugun lanak. Topaketa, mintegi zein biltzarretan jasotako ikerketak, argitaratutako tesiak edota gai jakinetan lekurik izan ez duten artikuluak jaso ditugu, gai askoren inguruan: industria- eta hirigune-eredu mistoak, lurraldea eta elikadura,botere-formak eta geografia, hiri-erresilientzia edo ondare arkitektonikoa, besteak beste.

Urteak emandako fruituen kartografia bat, urteko lehen Aldiri honetan.

Erosi

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.