BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Aldiri 32. Lurraldea eta Hizkuntza azala

Aldiri 32. Lurraldea eta Hizkuntza

Autoreak:
Inhar Agirrezabal Saenz de Santamaria, Imanol Azkue Ibarbia, Mikel Iriondo Iturrioz, Aitor Jauregi Larrañaga, Irati Lizeaga Elizalde, Itsaso Olaizola Azurmendi, Anartz Ormaza Ugalde, Iurdana Txintxurreta Rotaetxe
Gaiak:
Hizkuntza, Arkitektura, Lurraldea
Jakintza-arloak:
Arkitektura
ISSN:
1889-7185
Argitarapen urtea:
2017
Orrialdeak:
44

Begien bistakoa da hizkuntza oinarrizko tresna dela, oinarrizkoena, edozein komunitateren komunikazioan. Eta gauza arras aztertua da, hirigintza edo lurralde-antolamendu jakin batek bertako biztanleen osasunari eragiten dion moduan, komunitateari berari ere eragiten diola: bere kohesioari, bertakoen harremanak izateko moduari. Hortaz, berez argi legokeen arren, sarritan ez da aintzat hartzen lurraldearen eta hizkuntzaren arteko zuzeneko harremana. Horren adibide garbia da azken hamarkadetan euskararen arnasgunetzat hartzen diren herriek izan duten hazkundea, eta aldi berean izan duten euskara-mailaren jaitsiera kezkagarria.

Gai horrekiko gizarte-kezka nabarmenaren erakusle dira 2014an, 2015ean eta 2016an UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean antolatutako «Lurraldea eta Hizkuntza» hiru jardunaldi arrakastatsuak, bai eta urte bertsuetan Asmoz Fundazioarekin batera antolatutako bi MOOC ikastaro jendetsuak ere. 2016-2017 ikasturtean, aipatutako jardunaldieta online ikastaroei segida logiko eta espezializatuagoa emateko, «Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa» graduondokoa garatu zen UPV/EHUren eta UEUren arteko elkarlanari esker, Kontseilua eta UEMA,besteak beste, bidelagun izan zituelarik.

Nabarmena da, hortaz, gaian interesa egon badagoela, eta Aldiriko zenbaki honetan lurraldearen eta hizkuntzaren arteko harremanaz arituko gara. Horren inguruko eztabaida-mahaieta hausnarketa-eremu izatea du xede 32. zenbaki honek.

Errezelo edo intuizioaz haratago, benetan zuzenekoa al da lurraldearen eta hizkuntzaren arteko harremana?

Erosi

Autorearen beste argitalpen batzuk

Eraikuntzaren biologia. Sarrera
  • Paperezkoa 17€
  • Digitala 11€

Eskuratu

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.