BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Aldiri 31. Parametrikoki azala

Aldiri 31. Parametrikoki

Autoreak:
Gaizka Altuna Txarterina, Pedro Arroyo , Xabier Barrutieta , Chantal Donés , Hugo F. García García, Ander Gortazar Balerdi, Urtzi Ibarguen Guridi, Iñigo Leon Cascante, Maider Llaguno Munitxa, Borja Martínez , Fernando Mora , Maialen Sagarna , Belen Vázquez Monjardín, Ibai Zabaleta Urrosolo, Maider Zaera Polo
Gaiak:
Arkitektura, Parametrikoki
Jakintza-arloak:
Arkitektura
ISSN:
1889-7185
Argitarapen urtea:
2017
Orrialdeak:
36

Zortzi urte pasa dira Patrik Schumacherrek Parametricism – A new Global Style for Architecture and Urban Design manifestua idatzi zuenetik. Tesi potoloa: parametrizismoa omen modernismoaren oinordeko egiazkoa, berrikuntza sistematikoa eskaintzeko gai den ziklo, estilo, berria.

Mugimendu modernoak gizarte fordistari erantzuten bazion ere, kontsumo-irizpide unibertsaldun masa-gizarte bati alegia, parametrizismoa gero eta konplexuagoa den gizarte postfordista egituratzen duen estiloa ei da. Parametrizismoak ixten omen du, halaber, modernismoaren krisiak ireki zuen ziurgabetasun trantsizio-aroa, non postmodernismoa, dekonstruktibismoa eta minimalismoa «bizi laburreko gertaera» soil baizik ez ziren izan.

Hau guztia betiere Schumacherren hitzetan, haren tesiak ez baitzuen inondik inora predikamentu orokorrik lortu. Izan ere, parametrizismoa ez da estilo bat; parametrikoki diseinatzeaz hitz egin genezake, proiektu baten zatien arteko asoziazio edo loturak modelatzeaz, alegia. Horregatik nahiago du Robert Aish aitzindariak modelizazio asoziatibo kontzeptua, diseinu parametriko popularragoaren aldean.Edonola ere, Schumacherren boutadeak boutade, diseinu parametrikoaren berezko erramintatzat jotzen direnak bihurtzen ari dira arkitektura-diseinuaren eguneroko ogi: animazioa, simulazio eta forma-bilatzaileak, BIM tresnak, prozesu algoritmikoak eta programazio-lengoaiak, besteak beste. Diseinutik fabrikaziora, bai eta forma hauek gauzatzeko gai den teknologia gero eta demokratizatuagoaere: fresatzailea, 3D inprimagailua, laser bidez ebakitzeko makina eta enparauak.Eta tresna hauen inguruan, noski, parametrikoki lan egiten duen jende andana; kolektibo bat, berezko balio eta anbizioekin. Haiengana, haien proiektu eta lan egiteko moduetara hurbildu gara Aldiriren 31. zenbaki honetan.

Erosi

Autorearen beste argitalpen batzuk

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 681911

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.