BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Aldiri 30. Generoa eraiki! azala

Aldiri 30. Generoa eraiki!

Autoreak:
Iratxe Agirre , Jonander Agirre Mikelez, Ana Almandoz Forcén, Alexander Barandiaran , Haizea Barcenilla Garcia, Marta Fonseca Salinas, Michela Lamedica Lispi, Itsaso Larramendi Elexgaray, Iñaki Larrea , Leire Milikua Larramendi, Jone Miner Aginaga, Nekane Miranda , Alexander Muela Aparicio, Olatz Ocerin Ibáñez, Tatiana Poggi , Mio Suzuki , Ander Zangitu Orbea, Saioa Zuazubiskar Ardanza
Gaiak:
Generoa, Arkitektura
Jakintza-arloak:
Arkitektura
ISSN:
1889-7185
Argitarapen urtea:
2017
Orrialdeak:
48
Bi mila eta hamazazpigarren urtea, esnatu, gosaria prestatu, umeak esnatu, eskolara eraman, etxea garbitu, eskolara berriz, etxera buelta, afaldu, ohera joan. Esnatu, autobusa itxaron, lanera joan, erosketak egin, batzartu, eta iluntzean etxean sartu. Esnatu, gosaldu, etxetik irten, kotxea hartu, lanera joan, gimnasioan egon, erosketak egin eta etxera heldu. Esnatu, lo egin, berriz esnatu, lotan jarraitu, atsekabez bizi, kalera irten eta etxera buelta.

Bakoitzak duen gorputzaren arabera desberdin bizi eta hautematen du hiria. Bizitzen den hori, pertsonen egunerokoa, balio sozial eta kulturaletan oinarritzen da. Parkeak, kaleak, eraikinak, plazak… egunerokotasunean erabiltzen ditugun espazioak ere, gizartean nagusi diren balioen isla dira. Leonardo Da Vinciren Vitrubio-tik Le Corbusierren Modulor-era, arkitekturaren ardatz den «giza» eskala definitzen da. Gizaki neutro eta unibertsal bezala irudikatutako hori, aldiz, ezaugarri konkretuak dituen gizon-gorputza da, emakumeen eta gainontzeko minorien ezaugarriak ostendu eta ahanzturan gordetzen dituena. Gorputzek, genero-rolek eta lanaren banaketa sexualak, beraz, zeharka eta modu anitzetan eragiten diote espazioen eraikuntzari.

Horren aurrean, feminismoak proposamen ugari garatu ditu. Funtzionalismoaren hiri-eredua birpentsatu eta pertsonak helburu dituen hiria eraiki du, eta horretarako ezinbestekoa den emakumeen esperientzia aztertu eta aintzat hartu du. Adibide bezala aipa ditzakegu 90eko hamarkadan genero-ikuspegia txertatuz Vienan eraikitako Hof-ak, garai berdintsuan gurean sorturiko Hiri Debekatuaren Mapak, gero eta ohikoagoak bilakatzen ari diren HAPO-en genero-auditoretzak, eskoletako jolastokiak eraldatzeko proiektuak, egunerokotasunerako hirigintzaren inguruko teoriak, zainduko gaituzten hirien aldarrikapena, eta abar eta abar. Hainbat dira lan produktiboaz gain bizitzaren euskarri diren lan erreproduktiboak bistaratu nahi dituzten proposamenak, egunerokotasunaren konplexutasuna aintzat hartzen dutenak, gorputzen aniztasunari erreparatu eta berau balioan jartzen dutenak, bizitzaren sostenguari garrantzi zentrala ematen diotenak. Aipatutakoak orain dela hamarkada batzuk utopiak ziren, haatik egun, errealitate eta erreferente dira. Imajina eta irudika ditzagun, beraz, etorkizuneko erreferenteak.

Bi mila eta hogeita hamabigarren urtea, seguru desberdin biziko direla hiri moreak; agian Txoministek hauteskundeak irabaziko dituzte; apika, gene erodun arkitekturak planteatuko dira... edo hutsean geldituko dira hipotesi horiek guztiak. Bien bitartean, begiradak eragiteko asmoz: Generoa eraiki!

Erosi

Autorearen beste argitalpen batzuk

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 682079

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.