BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Aldiri 29. Suburbia azala

Aldiri 29. Suburbia

Autoreak:
Daniel Carballo Ostoloza, Unai Fernandez de Betoño Saenz de la Cuesta, Irene García , Ander Gortazar Balerdi, Angela Juarranz , Amaia Lekerikabeaskoa Gaztañaga, Iñigo Leon Cascante, Cristina Marieta , Leire Milikua Larramendi, Daniel Monleón , Juan Antonio Rubio Ardanaz, Usue Ruiz Arana, Ibon Salaberria , Isusko Vivas Ziarrusta
Gaiak:
Arkitektura, Suburbia
Jakintza-arloak:
Arkitektura, Suburbia
ISSN:
1889-7185
Argitarapen urtea:
2017
Orrialdeak:
38
Periferia, aldiria, exurbia, faubourg, banlieue, edge city, periurbea… Terminologia ugari sortu da suburbia deituko dugun hirugarren espazio postmoderno hori izendatzeko, ohikohiriaren eta landaren arteko eremu la so gero eta handiagoa eratzen ari dena. Lurra osoa irensten ari baita suburbanizazioprozesua,auto pribatuaren erabilera masiboaren agerpenetik luze-zabalean edonon hedatu dena.Suburbiako bizimodua osasuntsuagoa zirudien hasieran, duela laurogei urte. Espazio rururbanoak hiriko zein landako baliabideak uztartzeko aukerak eman behar baitzizkigun. Eta zoriontsuago izateko leku berezi bat. Hala ageri da Mendebaldeko familia ideala Bigarren Mundu Gerraren ondorengo etxebizitza familiabakarrak saltzeko propagandan: senar-emazteak hesirik gabeko lorategitxoa apaintzen, irribarretsu, umeek bertan jolasten duten bitartean.Ametsa, baina, okertzen joan da, suburbia zerbait berezi izatetik urbanizazio-eredu ohikoena izatera pasa ahala, dagoeneko ez-leku hutsala bihurtuta. Dentsitate baxuko suburbiak hirien lurzoru-okupazioa biderkarazi du, errepideen eraikuntza nabarmen areagotu, eta hiri-bilbean bertan txertatuta egon zitezkeen zenbait erabilera (saltokiak, bulegoak, ikastegiak…) lurraldean zehar sakabanatu. Eredu suburbanoa agortuta dagoela dirudi, ez baita jasangarria, ez ekologikoki ez sozialki.

Baina arazo suburbanoak ez du zertan konponezina izan. Eta nolabaiteko inspirazio-iturri ere izan daiteke suburbia. Badago zer aztertu.

Erosi

Autorearen beste argitalpen batzuk

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 648952

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.