Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.
UDAKO IKASTAROETAN izena emateko epea ZABALIK dago!
Ziur zuretzat interesgarria den zerbait topatuko duzula: 34 ikastaro eta 6 jardunaldi prestatu ditugu aurten BAIONA, EIBAR eta IRUÑEAN. Guztiak EUSKARAZ!! ‪#‎UI43‬
‪#‎JARDUN‬ gurekin!
Maiatzak 25
Jardunaldi hau ekainaren 6an egingo da Eibarren, UEUk eta Askapenak antolatuta helburu hauekin:
Maiatzak 24
"IKERGAZTE: nazioarteko ikerketa euskaraz" kongresua bukatu da. UEUk balorazio oso positiboa egiten du, jarritako hiru helburuak bete direlako:
Maiatzak 11
Elkarlan hitzarmena sinatu dute gaur goizean Deustuko Unibertsitateak eta Udako Euskal Unibertsitateak Donostiako Campuseko gradu aretoan. Helburua alor akademikoan, materialgintzan eta ikerketan elkarlana sustatzea da eta Jose Maria Guibert DUko errektoreak eta Iñaki Alegria UEUko zuzendariak sinatu dute akordioa.
Maiatzak 05
IkerGazte kongresuan egun bakarreko matrikula egiteko epea zabalik dago maiatzaren 5a arte.
Matrikulazioa webgunearen bitartez egingo da ondoko esteka honetan: IkerGazte:Nazioarte ikerkuntza euskaraz.
Edozein zalantza baduzu, a.latatu@ueu.eus helbidera idatzi.
Maiatzak 04
GAUR, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela ospatzeko, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eskaintza berezia egingo du: gure liburuak %50eko beherapenarekin erosi ahal izango dituzu www.ueu.eus helbidean.
UEUk 1978. urtean argitaratu zituen lehen liburuak eta geroztik mota guztietako generoetan aritu da: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak... Horiek guztiak prezio ezin hobean eskuragarri izango dira apirilaren 23an, erdi prezioan salduko baititu UEUk www.ueu.eus web gunearen bidez.
Apirilak 23
UEU eta BERRIAK akordioa egin dugu, euskara ardatz hartuta jarduten dugun eragile izanik, euskaldunon komunitatea egituratu eta bi proiektuei ikusgarritasuna emateko helburuarekin.
UEUk antolatzen dituen ikastaro, kongresu eta bestelako egitasmoei oihartzun zabalagoa ematea ekarriko du besteak beste elkarlanerako bide honek, eta baita elkarren interesekoak diren gaietan formakuntza eta garapenerako ate berriak zabaltzea ere.
Apirilak 20
LOTURA HONETAN entzun ahal izango duzu UEUk Info7 irratiarekin batera egiten duen ADITU DUZU?ren apirileko saioa. Bertan, Asier Erramuzpe informatika ingeniaria elkarrizketatu dugu. Une honetan Gurutzeta ospitaleko BioCruces Zientzia eta Osasunerako ikerkuntza institutuan ari da lanean metodo aurreratuen ikerkuntzan, hainbat gaixotasunaren kuantifikazioa helburu duelarik. Horretaz gain, albiste laburrak eta sarean jasotakoak ere izan ditugu.
Martxoak 31
Kalean da UZTARO aldizkariaren 92. alea. Hauek dira bertako edukiak:
Aldizkaria eskuratzeko: www.ueu.eus
Martxoak 13
-
IKASGELAKO ESKAINTZA
Otsailak 07
Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568