Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

UEU Durangoko azokan: etorri bisitan!

UEU aurten ere Durangoko azokan egongo da urteko nobedadeekin. Zatoz ARTEKALEko 66. postura eta egiguzu bisita!

Azaroak 14

“Hizkuntzaren lurralderatzea” mahai ingurua Eibarren

Azaroaren 12an Eibarren egingo den mahai inguru honen helburua hizkuntza-politiken eta lurralde-politiken artean dauden harremanetaz hausnartzea da. Nahi duenarentzat irekia izango da, baina toki kopurua mugatua denez, izena eman behar da.

Azaroak 09

Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegia azaroaren 17an Donostian

UEUk eta Talaios kooperatibak elkarlanean antolatu dugu mintegi hau, software eta teknologia librearen inguruan lanean dabiltzan euskal garatzaileak elkar ezagutu eta sarea indartzeko asmoz.Donostian, Hirikilabs gunean, 2016ko azaroaren 17an izango da eta zabalik dago bertan izena emateko epea.IKUSI EGITARAUA

Urriak 26

Udazkeneko ikastaroetan izena emateko aukera

Oraindik garaiz zabiltza udazkeneko ikastaroetan izena emateko. On-line, Azpeitian, Eibar eta Iruñean antolatu ditugu ikastaroak. Animatu!

Urriak 14

UEUren Ikasturte hasiera ekitaldia zuzenean jarraitzeko

UEUk gaur (irailaren 29a) egingo du 2016/2017 ikasturteko irekiera ekitaldia Eibarren, bere Ikastetxe Nagusian.

Iñaki Alegria, UEUko zuzendariak ikasturte honetarako erronkak zeintzuk diren azalduko ditu, eta Lorea Agirrek, JAKIN aldizkariko zuzendariak emango du sarrera hitzaldia: "Egin izateko. Euskararen borroka feminista".

Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez:

This div will be replaced by the JW Player.

Irailak 29

"Bakea gugandik eraikitzen" jardunaldian izena emateko azken egunak

UEUk, Azpeitiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, "Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea" jardunaldiak antolatu ditu urriaren 14 eta 15ean, Azpeitian. Izena emateko azken egunak dituzu hauek: www.ueu.eus

Irailak 26

3 ikastaro DOAN Iruñean

UEUk, Nafarroako Hezkuntza Departamenduarekin elkarlanean, hezkuntzarekin lotutako hiru ikastaro antolatu ditu, urria eta azaroa bitartean; denak ere DOAN. Interesa duen orori zuzendutako ikastaroak dira, baina Nafarroako Hezkuntza graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Irailak 20

5 graduondoko datorren ikasturtean

UEUk euskarazko 5 Berezko Titulu sustatuko ditu UPV/EHUren eskaintzaren barne datorren ikasturtean. Dagoeneko izena eman dezakezu:

Uztailak 21

Udako Ikastaroak UEU365 blogean

Udako Ikastaroetan gertatu dena ikusteko, sartu UEU365 blogera, bertan ikastaro guztien elkarrizketak aurkituko dituzu!

UEU365 bloga

Maiatzak 13

Euskarazko tesien bila dabil TESIKER

UEUk eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen duten TESIKER, euskarazko tesien datu-basea osatzeko deialdia zabaldu dute.

Apirilak 18

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.