Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.
UEUk Andoni Olariaga filosofo eta UEUkidearen “Erlatibismoaren egiak. Konstruktibismoa, egia-ostea, postmodernismoa eta beste mamu batzuk” liburua argitaratu du. Gure munduarekiko ikuspegia, gure balio moralak, gure tradizioak, gure usteak, erabaki eta uste erlatibo askoren erlauntza baten gainean eraikiak daudela azaltzen du bertan, bai eta erlatibismoaren auzia gizakiaren tragedia nagusienetako bat dela ere.
Azaroak 15
Urriak 31
Azaroaren 21eanEuskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak jardunaldia egingo dugu Orion, UEUk eta UEMAk antolatuta. Matrikula zabalik dago!
Urriak 30
UEUk eta Bizkiako Psikologoen Elkargoak Psikologo Euskaldunen III. Topaketa antolatu dugu. Matrikula zabalik dago!
Urriak 28
UEUk eta Gislan kooperatibak "Geomatika eta Inteligentzia Espaziala" jardunaldia antolatu dugu azaroaren 15ean Gasteizen. Bertan aztertuko da badagoela datu nahaspila informazio bihurtu eta berau jendartearen zerbitzura jartzeko teknologia. Matrikula zabalik dago!
Urriak 22
Azaroaren 14an Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra egingo dugu Donostian, "Historiatik etorkizunera" izenburupean, UEU eta Ekonomistak Elkargoak antolatuta. Lehen edizio honen helburua gure historia ekonomikotik abiatuta etorkizuna diseinatzen hastea da. Matrikula zabalik dago!
Urriak 18
Azaroaren 9an GeoGebra erabiltzaileen III. Topaketa egingo dugu Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Irailak 24
Jardunaldi hauetan egungo kultur bitartekaritzaizango dugu hizpide, betiere euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea xede izanik. Lehen saioan hezkuntza arautuan jarriko dugu arreta eskola-bitartekaritzaren egoeraz gogoeta egiteko, eta kulturaren irakaskuntzaren erronkak xehatzeko asmoz.
Irailak 23
Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568