Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.
Tesikerren berrikuntzen aurkezpenaren harira, Estibaliz Alkorta Barragán Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Euskara sustatzeko Zuzendariarekin izan gara.
Abenduak 16
UEUk martxan jarritako INGUMA Euskal komunitate zientifikoaren datu-basean du abiapuntua da berritu berri den TESIKER-ek (euskarazko doktorego-tesien datu-basea). Ane Sarasua UEUko Idazkari Nagusiarekin hitz egin dugu egitasmo honek duen garrantziaz.
Abenduak 12
UEUk eta Euskal Wikipediako Kultur Elkarteak (EWKE) humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzeko ikerketa deia egin zuten urrian. Guztira zortzi proiektu aurkeztu dira deialdira eta proiektuak aztertuta, epaimahaiak bi lan beharrean, hiru saritzea erabaki du. Proiektu bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu eta 8 hilabete izango dute ikerketa-lana egiteko.
Abenduak 03
Aurten ere argitalpen interesgarri asko prestatu ditugu. Ikusi zerrenda!
Abenduak 02
Azaroak 25
"Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko" liburua idatzi dute Oihana Etxebarrietak, Maria Ruizek eta Laura Varak. Aktibismotik zein akademiatik, emakume espetxeratuek bizitzen dutena azaleratu nahi duten ikerlanen bildumatxo bat da, espetxe-sistemak haiengan dituen eraginen ingurukoa.
Azaroak 22
“Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen” liburua argitaratu du UEUk Miren Artetxe Sarasola eta Ane Labaka Mayoz bertsolari eta ikertzaileen koordinaziopean. Bertsolaritzaren eta feminismoaren uztarketa aipagai den honetan, gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea da argitalpen honen helburu nagusia. Liburua salgai dago: www.ueu.eus/denda
Azaroak 20
Azaroak 18
UEUk Andoni Olariaga filosofo eta UEUkidearen “Erlatibismoaren egiak. Konstruktibismoa, egia-ostea, postmodernismoa eta beste mamu batzuk” liburua argitaratu du. Gure munduarekiko ikuspegia, gure balio moralak, gure tradizioak, gure usteak, erabaki eta uste erlatibo askoren erlauntza baten gainean eraikiak daudela azaltzen du bertan, bai eta erlatibismoaren auzia gizakiaren tragedia nagusienetako bat dela ere.
Azaroak 15
Urriak 31
Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568