Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.
Isusko Vivas Ziarreta (Bilbo, 1975) hogei urtez hirigintzan eta hiri-paisaian eragin fisikoa nahiz sinbolikoa duten elementuei buruzko ikerketan aritu izan da. Duela kasik hamabost urte Karmele Artetxe UEUko zuzendari-ohiaren eskutik heldu zen UEUrekin aktiboki kolaboratzera. Lehenik eta behin Uztaro: Giza eta Gizarte Zientzietako Aldizkarian eta handik gutxira Unibertsitatea.net atariko Blog Komunitatean, han zuzen ere Hiritartea: hiria eta artea uztartzen dituen gunearen ardurarekin, besteak beste. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikerlaria da Arte Ederren Fakultatean eta aipaturiko lan-ildoez gain, azken boladan goi-mailako arte-hezkuntzaren eta transmisioaren inguruan gogoetak plazaratu ditu.
Otsailak 28
Oskar Arantzabal Iraeta (Eibar, 1967) ekonomia eta enpresa zientzietan lizentziatua da eta Nazioarteko marketinean masterduna. Esportazio lanetan jardunean dabil, sektore industrialean. EITBn ekonomia gaietan kolaboratzaile eta estatu txikietan espezializatua. Juan Zelaia saria irabazi zuen 2013an, honako saiakeragatik: “Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari”. Inguma datu-basean zazpi erreferentzia ditu, UEUrekin izandako lehen harremanetik: “Estatu txikien ekonomia handiak” (2008) eta UEUn argitaratu zuen 2012. urtean “Lurraldearen dimentsioa estatuaren eraketan” liburua. 2017an, koordinatzaile gisa aritu da “Ikasgai sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik” liburuan eta 2019an Ekonomialari Euskaldunen lehen bilkuraren koordinatzailea izan da.
Otsailak 28
Apirilaren 22tik maiatzaren 20ra "Areagotu zure konpetentzia digitala!" MOOC ikastaroa antolatu dugu. Ikastaroaren ardatza Konpetentzia Digitala da eta LHko irakasleei zuzenduta dago. Asmoa gai honen inguruan dagoen informazioa euskaraz eskuragarri jartzea, irakasle bakoitzak, dituen ahulezia eta indarguneez jabetuta, norberak identifikatutako beharrak bideratzeko aukera eskaintzea eta ikasleekin modu egokienean nola landu daitekeen hausnartzea da. EMAN IZENA.
Otsailak 26
Uztailaren 10ean, Udako Ikastaroen baitan, Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa egingo dugu Eibarren. Komunikazioak bidaltzeko deialdia zabalik dago dagoeneko martxoaren 23ra arte.
Otsailak 24
Deialdi honen xedea euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da. Deialdi honetara euskarazko unibertsitate-liburuak aurkez daitezke, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak (euskaraz sorturikoek izango dute lehentasuna). Eskariak jasotzeko epea otsailaren 28an bukatzen da.
Otsailak 14
Otsailak 11
Jose Inazio Imaz soziologian doktoreak idatzi eta UEUk argitaratu duen "Hezkuntzaren Soziologia" liburua dagoeneko eskuragai duzue gure DENDAn.
Otsailak 10
Otsailak 09
Asier Larrinaga EiTBko Euskara Zerbitzuaren buruak idatzi eta UEUk eta UPV/EHUk elkarrekin argitaratu duten "Euskararen normalizazioa: ikuspegi orokorra eta Euskal Telebistaren kasu partikularra" liburuaren solasaldia antolatu dugu otsailaren 11an (asteartea) Bilboko BIRA gunean. Hedabideen normalizazio-eginkizunari buruzko oinarri teorikoetatik abiatuta, euskara biziberritzeko prozesuaren ikuspegi orokorra eskaintzen du bertan; eta horren barruan, Euskal Telebistak orain arte izan dituen betekizunei buruzko datuak biltzen dira.
Otsailak 07
Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) langileok bat egiten dugu urtarrilaren 30eko greba deialdiarekin, eta, horrenbestez, UEUren jarduna eten egingo dugu eta Bilbo, Eibar eta Iruñeko egoitzak itxita egongo dira.
Urtarrilak 29
Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568