Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Eman izena neguko-udaberriko ikastaroetan!

Otsaila eta maiatza bitartean 23 ikastaro eskainiko ditugu on-line, Eibar, Iruñea, Gasteiz eta Bilbon. Genero-berdintasuna, adingabeak eta Internet, ahozko komunikazioa eta adimen emozionala dira landuko diren gai batzuk, urtarrilean hasi eta maiatzera bitartean. Matrikula zabalik dago.

Urtarrilak 21

Irakasleak behar ditugu (Prest_Gara 2019/2020)

UEUk, Eusko Jaurlaritzaren Prest_Gara programan parte hartuko du aurten ere. Hori dela eta, datorren ikasturtean bertan irakasle moduan lan egiteko interesa daukan edonori dei egiten diogu gurekin batera parte har dezan. Proposamenak bidaltzeko epea urtarrilaren 28ra arte dago zabalik. Ikusi deialdia.

Urtarrilak 21

IKERGAZTE2019: Artikulu zientifikoak aurkezteko deialdia zabalik

IKERGAZTEren 3. kongresua Baionan izango da Errobiko Campusean maiatzaren amaieran.

  • Dagoneko ARTIKULU ZIENTIFIKOAK aurkezteko deialdia irekita dago (informazioa hemen).
  • Epea: otsailaren 22ra arte

Animatu!

Urtarrilak 07

Udako ikastaroetarako proposamenik baduzu?

2019an Udako Ikastaroen 47. ikastaldia izango dugu eta hasi gara dagoeneko antolaketarekin. Ikastaro/Jardunaldi bat proposatu nahi duzu? Urtarrilaren 31era arte daukazu epea. Zuen proposamen eta iradokizunak ongi etorriak izango dira, aurrez mila esker!

Abenduak 10

Euskaltzaletasuna eta Feminismoa ikastaroa Bilbon

UEUk, Jakin Aldizkariak, Gabriel Aresti Euskaltegiak eta Kafe Antzokiak elkarlanean antolatuta, Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu ikastaroa eskainiko dugu Bilbon.

Euskara eta generoa ere ez doaz aparte, eta, horrenbestez, biak, euskara eta generoa, menderakuntzaren alaba izaki, ahalduntzeko eta boteretzeko prozesu berean txirikordatzen diren bi bide dira.

Egitaraua ikusi eta izena eman dezakezu HEMEN

Abenduak 09

Durangoko azoka: egiguzu bisita!

Urtero bezala, aurten ere Durangoko azokan egongo gara nobedade eta gainontzeko argitalpenekin. Zatoz BARRENKALE 31ra eta egiguzu bisita! #53DA

Abenduak 04

#Txiotesia4 sari-banaketa Bilbon!

Azaroaren 29an egingo dugu Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehiaketaren sari-banaketa. Ekitaldia Bilboko BIRA Kultur Gunean egingo dugu, arratsaldeko 19:00etan. Mahai-inguru berezi bat eta bestelako sorpresak ere izango ditugu bertan.

Aurtengo edizioan 33 lehiakide izan ditugu.

Etorri nahi duzu? Eman izena!

Azaroak 15

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.