Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Eibarko Udako Ikastaroak

UEUren 43. Udako Ikastaroen barne, hauek dira Eibarren uztailaren 13tik 17ra eskainiko ditugun ikastaroak. Matrikula zabalik dago!

Ikastaroak Markeskoa Jauregian emango dira.

Ekainak 24

Baionako Udako Ikastaroak

Baionako ikastaroak uztailaren 8, 9 eta 10ean egingo ditugu, Baionako Ereintza AEK euskaltegian. Izena ematea zabalik dago!

Ekainak 22

Elikadura Burujabetza eta Agroekologiari buruzko jardunaldia

"Elikadura Burujabetza eta Agroekologia ikertzen. Ba ote dago Elikadura Burujabetzan eta Agroekologian euskal ikertzaile sare bat sortzerik? " jardunaldia egingo dugu ekainaren 17an Eibarren.Izena ematea zabalik dago!

Euskal Herrian ez gara gutxi Agroekologiari eta Elikadura Burujabetzari loturiko gaietan ikertzen gabiltzan pertsona, talde, elkarte edota eragileak. Diziplina askotatik ibili ere. Elkarren artean konexioak egon badaude, baina lotura estuagoak falta dira, elkar hobeto ezagutzea eta kolaborazio esparruak sortzea edo indartzea.

Zein gaietan ari gara ikertzen eta sakontzen? Posible ote da arlo garrantzitsu honen bueltan ikerketen mapa on bat egin eta ikerlariak artikulatzea?

Helburuak:- Batetik, arloaren bueltako ikerlariok bildu eta ikerketa ezberdinak labur aurkeztea- Eta bestetik, elkarrekin gogoetatu zeintzuk izan daitezkeen etorkizunean kolaboratzeko bideak eta ikerlariak saretzeko aukerak.

Ekainak 14

Udako Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

UDAKO IKASTAROETAN izena emateko epea ZABALIK dago! 

Ziur zuretzat interesgarria den zerbait topatuko duzula: 34 ikastaro eta 6 jardunaldi prestatu ditugu aurten BAIONA, EIBAR eta IRUÑEAN. Guztiak EUSKARAZ!! ‪#‎UI43‬

‪#‎JARDUN‬ gurekin!

Maiatzak 25

"Munduari so: XXI. mendeko inperialismoaren hausnarketa prozesu ezberdinen gakoei erreparatuz" jardunaldia

Jardunaldi hau ekainaren 6an egingo da Eibarren, UEUk eta Askapenak antolatuta helburu hauekin:

  • Atzoko eta gaurko inperialismoaren helburu eta tresnen hausnarketa egitea.
  • Geopolitikaren ikuspegitik, gaur egungo prozesu zein gatazka nagusien oinarri edo gakoak ulertzea.
  • Munduko nazioarteko harreman eta idar metaketen koiuntura aztertzea.

Matrikula zabalik dago.

Maiatzak 24

IKERGAZTE kongresuko liburua eskuragai duzue

"IKERGAZTE: nazioarteko ikerketa euskaraz" kongresua bukatu da. UEUk balorazio oso positiboa egiten du, jarritako hiru helburuak bete direlako:

  • Euskarazko produkzio zientifikoa areagotu.
  • Ikertzaileen arteko sarea osatu.
  • Ikertzaileen ikusgarritasuna areagotu.

IKUSI KONGRESUA LABURBILTZEN DUEN BIDEOA

Kongresuko komunikazio guztiak biltzen dituen LIBURUA

Maiatzak 11

Deustuko Unibertsitateak eta Udako Euskal Unibertsitateak elkarlan hitzarmena sinatu dute

Elkarlan hitzarmena sinatu dute gaur goizean Deustuko Unibertsitateak eta Udako Euskal Unibertsitateak Donostiako Campuseko gradu aretoan. Helburua alor akademikoan, materialgintzan eta ikerketan elkarlana sustatzea da eta Jose Maria Guibert DUko errektoreak eta Iñaki Alegria UEUko zuzendariak sinatu dute akordioa.

Maiatzak 05

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.