Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.
UEUk, Jakin Aldizkariak, Gabriel Aresti Euskaltegiak eta Kafe Antzokiak elkarlanean antolatuta, Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu ikastaroa eskainiko dugu Bilbon.
Euskara eta generoa ere ez doaz aparte, eta, horrenbestez, biak, euskara eta generoa, menderakuntzaren alaba izaki, ahalduntzeko eta boteretzeko prozesu berean txirikordatzen diren bi bide dira.
Abenduak 09
Urtero bezala, aurten ere Durangoko azokan egongo gara nobedade eta gainontzeko argitalpenekin. Zatoz BARRENKALE 31ra eta egiguzu bisita! #53DA
Abenduak 04
Azaroaren 29an egingo dugu Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehiaketaren sari-banaketa. Ekitaldia Bilboko BIRA Kultur Gunean egingo dugu, arratsaldeko 19:00etan. Mahai-inguru berezi bat eta bestelako sorpresak ere izango ditugu bertan.
Aurtengo edizioan 33 lehiakide izan ditugu.
Etorri nahi duzu? Eman izena!
Azaroak 15
Azaroaren 9 eta 10ean "Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktikako VI. Topaketa" egingo dugu Bilbon. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago HEMEN.
Urriak 11
Hona hemen UEUk udazkenerako prestatu duen eskaintza oparoa.
Irailak 18
UEUren Natura Zientziak sailak eta Euskalnatura taldeak, "Natur Zientzien III. Topaketa: Sinbiosian" antolatu du azaroaren 17 eta 18an. Erakundeetako kudeatzaile eta langileak, unibertsitateko ikerlariak eta natur taldeetako kideak bildu eta nork bere jakintza elkarbanatzeko plaza bihurtuko dugu Gasteizko Europa Jauregia.
Irailak 17
UEUren Osasun sailak antolatuta, Osasun zientzietako ikertzaileen III. Topaketak izango dira urriaren 25ean, Eibarren. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago, bai eta jardunaldirako ikerketa-lanak aurkezteko epea ere.
Irailak 17
UDABERRIAN
Apirilak 26
Kepa Sarasola Gabiola (BegoƱa, 1958) da larunbataz geroztik UEUko zuzendari berria. Zientzia Fisikoetan lizentziatua, doktore informatikan, UPV/EHUko informatika irakaslea eta euskararen prozesamendu automatikoa lantzen duen Ixa Taldearen sortzaileetako bat da. 1980. urtetik UEUn lanean dabil, eginkizun desberdinetan. Ilusioz hartzen du kargu berria.
UEUren helburuak eta ekarpena ezagutzera emateko dokumentala egin dute, hainbat kideren ahotik.
Apirilak 25
Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568