Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Ane Sarasua: “Euskarazko tesi guztiak, gune bakar batean, eta klik bakarrean eskura izatea da helburua”

UEUk martxan jarritako INGUMA Euskal komunitate zientifikoaren datu-basean du abiapuntua da berritu berri den TESIKER-ek (euskarazko doktorego-tesien datu-basea). Ane Sarasua UEUko Idazkari Nagusiarekin hitz egin dugu egitasmo honek duen garrantziaz.

Abenduak 12

Humanitate digitalen inguruko euskarazko hiru proiektu saritu dituzte EWKEk eta UEUk

UEUk eta Euskal Wikipediako Kultur Elkarteak (EWKE) humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzeko ikerketa deia egin zuten urrian. Guztira zortzi proiektu aurkeztu dira deialdira eta proiektuak aztertuta, epaimahaiak bi lan beharrean, hiru saritzea erabaki du. Proiektu bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu eta 8 hilabete izango dute ikerketa-lana egiteko.

Abenduak 03

2019ko argitalpenak eskuragai dituzue

Aurten ere argitalpen interesgarri asko prestatu ditugu. Ikusi zerrenda!

Abenduak 02

"IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan" liburua argitaratu dugu

"IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan" liburua idatzi dute Amaia Arroyok, Abel Camachok, Mikel Iruskietak eta Montse Maritxalarrek. ikasle-irakasleen artean ikertzen duen komunitatea batu dute liburu honetan, eta euskarak eta hiztun komunitateak behar dituzten tresnak, baliabideak eta metodologia interesgarriak aipatu eta aztertu dituzte.

Azaroak 25

"Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko" liburua argitaratu dugu

"Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko" liburua idatzi dute Oihana Etxebarrietak, Maria Ruizek eta Laura Varak. Aktibismotik zein akademiatik, emakume espetxeratuek bizitzen dutena azaleratu nahi duten ikerlanen bildumatxo bat da, espetxe-sistemak haiengan dituen eraginen ingurukoa.

Azaroak 22

“Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen” liburua argitaratu du UEUk

“Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen” liburua argitaratu du UEUk Miren Artetxe Sarasola eta Ane Labaka Mayoz bertsolari eta ikertzaileen koordinaziopean. Bertsolaritzaren eta feminismoaren uztarketa aipagai den honetan, gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea da argitalpen honen helburu nagusia. Liburua salgai dago: www.ueu.eus/denda

Azaroak 20

GOI Goimailako Online Ikastegia sortu dugu

GOI Goimailako Online Institutuaprestakuntza, irakaskuntza eta ikerketako Ikastegia jaio da. UEUren barnean antolatu da eta UPV/EHUren ikastegi atxikia da dagoeneko, online unibertsitate ikasketak euskaraz sustatzeko asmoz.

Azaroak 18

"Erlatibismoaren egiak" liburua idatzi du Andoni Olariaga filosofoak

UEUk Andoni Olariaga filosofo eta UEUkidearen “Erlatibismoaren egiak. Konstruktibismoa, egia-ostea, postmodernismoa eta beste mamu batzuk” liburua argitaratu du. Gure munduarekiko ikuspegia, gure balio moralak, gure tradizioak, gure usteak, erabaki eta uste erlatibo askoren erlauntza baten gainean eraikiak daudela azaltzen du bertan, bai eta erlatibismoaren auzia gizakiaren tragedia nagusienetako bat dela ere.

Azaroak 15

"Zalantzen amaiera? Argien Mendetik Irudiaren Arora" liburua argitaratu dugu

“Zalantzen amaiera? Argien mendetik Irudiaren Arora” izeneko liburua argitaratu dute UEUrekin Aitor Zuberogoitia Espillak eta Josu Zuberogoitia Espillak. Saiakera honek azaltzen du zelan igaro garen garai bateko logozentrismotik (erregistro idatziaren nagusitasunetik) gaur egungo ikonozentrismora (Irudiaren Arora), narrazioa ardatz biren inguruan harilkatuta: komunikazioa eta filosofia. Egileen esanetan, “teknologiari buruzko hausnarketa beharrezko dela begitantzen zaigu; guk geuk gida dezagun garapen teknologikoa eta ez gaitezen izan hark markaturiko erritmoan dantzan dabiltzan txotxongiloak”.

Urriak 31

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.