Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.
Ekainak 22
Udako Ikastaroek 50 urte betetzen dute aurten, eta hori horrela, edizio berezia prestatu dugu: Zerrenda ikusi.
Ahalik eta jende gehienak parte hartu dezan nahi dugu eta hori dela eta, ikastaro guztiek 10 euroko prezio sinbolikoa izango dute.
Ekainak 21
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) TEKNIKARI AKADEMIKO bat behar du Eibarko egoitza akademikoan lan egiteko.
Ekainak 20
UEUk “BEKADUNA” umorezko webseriea estreinatu du, bere 50. urteurrena ospatzeko helburuarekin. Proiektu hau UEUk, BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean eta Mikel Irazustak eta UEUko lantaldeak egin dituzte aktore lanak. Webseriea lau kapituluk osatzen dute eta asmoa bi astetik behin UEUren youtube kanalean kapitulu berri bat argitaratzea da. Ikusi lehen kapitulua!
Ekainak 17
SolastUEU hitzaldi-zikloaren baitan, ekainaren 21ean, 18:00etan, online solasaldia prestatu dugu: "Artea(k) eta Akademia"
Izena emateko--> komunikazioa@ueu.eus
Ekainak 17
Ekainak 14
UEU betidanik izan da festazalea, eta 50. urteurren honetan ezin zuen hutsik egin ospakizun kutsuko jarduerarik. Unibertsitate munduan askotan ekitaldiak oso seriotik egiten dira gauzak, eta nahiz eta horrelakoak ere egin behar diren, UEUren izaera gertukoa eta herrikoia islatzen duen zerbait egin nahi genuen. Elkartu, ospatu eta UEUko komunitatea omentzeko ekitaldi bat. UEUren bazkideak eta lagunak Euskal Herri osoan zehar daude, eta nazio ikuspegia duen erakundea izanik, hainbat hiriburutan UEUfestak antolatu ditugu. Ikertzaile gazteen mikro-hitzaldiak, bertsoak, musika, zizka-mizkak eta sorpresaren bat gehiago ere izango dugu.Ezinbestekoa da aurretik izena ematea, idatzi email bat helbide honetara eta adierazi zein UEUfestan parte hartu nahi duzun: komunikazioa@ueu.eus
Ekainak 13

Ekainak 10
Maiatzak 30
Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568