Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra. Matrikula zabalik!

Azaroaren 14an Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra egingo dugu Donostian, "Historiatik etorkizunera" izenburupean, UEU eta Ekonomistak Elkargoak antolatuta. Lehen edizio honen helburua gure historia ekonomikotik abiatuta etorkizuna diseinatzen hastea da. Matrikula zabalik dago!

Azaroak 08

Geomatika eta Inteligentzia Espaziala. Matrikula zabalik!

UEUk eta Gislan kooperatibak "Geomatika eta Inteligentzia Espaziala" jardunaldia antolatu dugu azaroaren 15ean Gasteizen. Bertan aztertuko da badagoela datu nahaspila informazio bihurtu eta berau jendartearen zerbitzura jartzeko teknologia. Matrikula zabalik dago!

Urriak 31

“Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen” liburua argitaratu du UEUk

“Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen” liburua argitaratu du UEUk Miren Artetxe Sarasola eta Ane Labaka Mayoz bertsolari eta ikertzaileen koordinaziopean. Bertsolaritzaren eta feminismoaren uztarketa aipagai den honetan, gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea da argitalpen honen helburu nagusia. Liburua salgai dago: www.ueu.eus/denda

Urriak 22

GOI Goimailako Online Ikastegia sortu dugu

GOI Goimailako Online Institutuaprestakuntza, irakaskuntza eta ikerketako Ikastegia jaio da. UEUren barnean antolatu da eta UPV/EHUren ikastegi atxikia da dagoeneko, online unibertsitate ikasketak euskaraz sustatzeko asmoz.

Urriak 02

Urriko argitalpen berriak

Hauek dira urrian argitaratu ditugun liburu eta aldizkariak:

Irailak 27

Udazkeneko ikastaroak prest!

Dagoeneko prest dugu udazkeneko eskaintza oparoa!

Irailak 25

GeoGebra erabiltzaileen III. Topaketa

Azaroaren 9an GeoGebra erabiltzaileen III. Topaketa egingo dugu Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Irailak 24

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Jardunaldia larunbatean

Jardunaldi hauetan egungo kultur bitartekaritzaizango dugu hizpide, betiere euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea xede izanik. Lehen saioan hezkuntza arautuan jarriko dugu arreta eskola-bitartekaritzaren egoeraz gogoeta egiteko, eta kulturaren irakaskuntzaren erronkak xehatzeko asmoz. 

Irailak 23

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.