UZTARO aldizkariaren 100. zenbakia

Martxoaren 14an UZTARO Giza eta Gizarte Zientzien aldizkariaren 100. zenbakia ospatzeko ekitaldia egingo dugu Bilboko Kafe Atzokian arratsaldeko 18:30etan.

1990ean sortu zuen UEUk UZTARO aldizkaria, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Orduz geroztik, 500 artikulu baino gehiago eta 773 pertsonek parte hartu dute bertan, eta zalantzarik gabe, alorreko erreferentzia bilakatu da.

Zenbaki borobila aitzakia hartuta, UZTAROren ibilbidea ospatzeko ekitaldia prestatu dugu. Hori dela eta, bertara etorri nahi baldin baduzu, idatzi helbide honetara. Zain izango gaituzu!

2017/02/02

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 603007

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.