Urriko argitalpen berriak

Hauek dira urrian argitaratu ditugun liburu eta aldizkariak:

Erlatibismoaren egiak. Konstruktibismoa, egia-ostea, postmodernismoa eta beste mamu batzuk

  • Egilea: Andoni Olariaga Azkarate
  • Orrialdeak: 266
  • Prezioa: 22 euro (paperean) 14,30 euro (PDF-an)Sinopsia: Mamu bat dabil Europan zehar: erlatibismoaren mamua. Zer ote du erlatibismoak, hainbestek mespretxa dezaten? Zergatik erlatibismoarenganako beldurra? Mehatxu bat al da? Pobrezia intelektualaren sinonimoa ote da? Denak berdin balio duela defendatzen ote du? Aita Santu ohiak erlatibismoaren diktadurapean bizi garela esan zigun. Tartean, filosofiak egia, ezagutza eta ziurtasun absolutu ia guztiak museoko pieza bilakatu zituen. Eta gure garaia balio absolutuen nostalgiaz eta egarriz dago (...).

.

Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen

  • Egileak: Miren Artetxe Sarasola, Ane Labaka Mayoz
  • Orrialdeak: 348
  • Prezioa: 26 euro (paperean) 16,90 euro (PDF-an)Sinopsia: Bertsolaritzaren eta feminismoaren uztarketa aipagai den honetan, gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea da liburu honen helburu nagusia. Alde batetik, egin diren eta egiten ari diren zenbait ikerketa eta hausnarketari leku propioa egin eta ikusgarritasuna emateko. Eta bestetik, etorkizuneko gogoetak bideratu, zorroztu, osatu zein zabaltzeko nolabaiteko abiapuntua proposatzeko (...).

.

ALDIRI 38: Memoriaren espazioa

  • Egileak: Maddi Barber, Daniel Carballo, Ianire De Andres, Hedoi Etxarte, Lauren Etxepare, Zigor Iturbe, Itsaso Larramendi, Gregorio Larramendi, Ane Lekuona, Arantza Santesteban, Oihana Santolaria del Campo, Ainhoa Vazquez, Ander Zangitu.
  • Orrialdeak: 50
  • Urteko harpidetza 4 zenbaki 18 euro.

ALDIRI aldizkaria duela 10 urte sortu zen, kultura eta jakintza arkitektonikoa euskaraz hedatzeko helburuarekin. Zorionak ibilbide oparo honengatik!

.

UZTARO 110

  • Egileak: Begoña Altuna, Amaia Alvarez, Ainara Arnoso, Maitane Arnoso, Janire Arroyo , Maitane Belasko, Naiara Berasategi, Magdalena Bobowik, José Miguel Correa, Amaia Eiguren, Irantzun Fernadez, Nahia Idoiaga, Gema Lasarte, Judit Martinez, Saioa Olmo, Martín Sainz de la Maza, Ainara Santamaria, Galder Sierra, Anabel Ugalde, Larraitz Zumeta.
  • Orrialdeak: 125
  • Urteko harpidetza 4 zenbaki 25 euro.

Irakurri liburu eta artikulu-egileen elkarrizketak BURUXKAK liburutegi-digitalean!

2019/09/27

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.