banner graduondokoak

Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsak eskatzeko deialdia zabalik

UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru poltsarako deia egiten du.

Ikasmaterialen esparrua unibertsitateko edozein jakintza-arlokoa izan daiteke. Deialdi hau edozein autoreri dago zabalik. Hala ere, batez ere, orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnei dago begira, autore unibertsitarioen esparrua ahalik eta modurik zabalenean egituratzen joan dadin: idazle arituen lanari, gazteena gehitu dakion. Hartara, bereziki baloratuko dira bai autore gazteen lan-proiektu indibidualak bai eta talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak.

Eskaerak eta gainontzeko agiriak urriaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dira.

IKUSI OINARRIAK

2017/07/14

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 661075

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.