UEUk bere DOI zenbakia erregistratu du

DOIa (Digital Object Identifier), sarean dauden edukiak modu automatizatuan identifikatzeko eta trukatzeko sistema da. UEUk bere DOI zenbaki propioa erregistratu du eta gure aldizkarietako artikuluetan erabiltzen hasiko gara.Artikulu zientifikoei zenbaki zehatza emanez, interneten bidez era erraz batean edonork aurkitzeko bidea ematen du. DOIa ez da aldatzen denboraren poderioz: artikulua leku berri batean kokatuko balitz ere informazioa berbera izango litzateke. DOIak katalogo, biltegi edo bilatzaileen arteko elkarlan eta eragingarritasunean laguntzen du, eta bere erabilerak argitalpen zientifikoen ikusgarritasuna areagotzen du.

2017/12/11

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.