UEUk ADMINISTRARI bat behar du

UEUk ADMINISTRARI bat behar du Eibarko egoitza akademikoan lan egiteko.

Eskakizunak:

• Lanbide heziketako goi-gradua Administrazioan eta Finantzetan edo unibertsitate-gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (edo antzeko titulazioren bat). • Euskararen goi-mailako ezagutzaren agiria (EGA edo C1). • Lan-administratiboan aritzeko aplikazio informatikoen gaineko ezagutza: ofimatika aplikazioen zein enpresa/erakunde baten datuak kudeatzeko ERP sistemen ezagutza.

Ondorengo ezaugarriak ere baloratuko dira:

• Alorrean lan-esperientzia. • Euskal hezkuntza-komunitatearen ezagutza. • Euskalgintzarekiko lotura.

UEUkideek lehentasuna izango dute.

Eskaintza:

• Deskribapena: UEUren eskaintza akademikotik eratorritako kudeaketa administratiboaz arduratzea • Ezaugarriak: ◦      Lanaldi murriztua, astelehenetik ostiralera 09:30-14:30 ◦      Epealdia: 3 hilabeteko lan-kontratua (luzatzeko aukerekin) ◦      Lantokia: UEUren egoitza akademikoa (Markeskoa Jauregia, Eibar)

Interesa izanez gero, bidali mezu bat ERREF.ADMINISTRARIA izenburuarekin a.sarasua@ueu.eus helbidera, CV eguneratua atxikiz. Bidalketarako epea: azaroak 13 barne.  Epaimahaiak, azaroaren 20rako jakinaraziko ditu hurrengo fasera pasako diren hautagaiak. Ezetzak zein baietzak jakinarazten dira.

2020/11/02

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.