Udako Ikastaroen matrikulazioa zabalik!

Ez dago aitzakiarik Udako Ikastaroetara ez etortzeko! Ikastaro guztiek 10 euroko prezio sinbolikoa dute. HEMEN ikusi dezakezu ikastaroen zerrenda osoa.

Aurrekaririk gabeko egoera honetatik ateratzen ari garen honetan, Udako Ikastaroen eskaintzarekin aurrera egiteko erronka jarri diogu geure buruari, osasun neurri guztiak hartuta, noski. Gure Udako Ikastaroen bereizgarria da aurrez aurrekotasuna; harreman pertsonalak akuilatu eta komunitatea sortzea baitute helburu. Ilusio handiz aurkezten dizuegu aurtengo edizioa eta gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu garai hauetan hau posible egin duten antolatzaile guztiei!Hauek izango dira aurtengo datak:
  • Ekainak 18: UI48 Hasiera Ekitaldia. ZientziaK eta Euskara. Esperientzietatik etorkizunera. (Jardunaldi birtuala)
  • 1. astea: uztailaren 13tik 17ra. Eibar, Donostia eta Usurbilen, 6 ikastaro eta 3 jardunaldi.
  • 2. astea: abuztuaren 31tik irailaren 4ra, Iruñea eta Baionan, 6 ikastaro eta jardunaldi 1.
Ezohiko egoerak ezohiko neurriak hartzea eskatzen du eta aurtengo Udako Ikastaroek 10 euroko prezio sinbolikoa izango dute. HEMEN ikusi dezakezu zerrenda osoa.Egoera berezi honek sortzen dizkigun arazoak aukera bihurtu, ausartak eta sortzaileak izan, eta 48. Udako Ikastaroen eskaintza berezia #ElkarEkin osatuko dugu. Zatoz gurekin!
2020/05/25

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.