Oskar Arantzabal: "Oskar Arantzabal: "Pertsonalki nire ibilbidea UEUn osatzen joan nahi dut eta kolektiboki jende motibatua aurkitu nahi dut"

Oskar Arantzabal Iraeta (Eibar, 1967) ekonomia eta enpresa zientzietan lizentziatua da eta Nazioarteko marketinean masterduna. Esportazio lanetan jardunean dabil, sektore industrialean. EITBn ekonomia gaietan kolaboratzaile eta estatu txikietan espezializatua. Juan Zelaia saria irabazi zuen 2013an, honako saiakeragatik: “Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari”. Inguma datu-basean zazpi erreferentzia ditu, UEUrekin izandako lehen harremanetik: “Estatu txikien ekonomia handiak” (2008) eta UEUn argitaratu zuen 2012. urtean “Lurraldearen dimentsioa estatuaren eraketan” liburua. 2017an, koordinatzaile gisa aritu da “Ikasgai sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik” liburuan eta 2019an Ekonomialari Euskaldunen lehen bilkuraren koordinatzailea izan da.

Zerk ekarri zaitu talde eragilera?Kepa Sarasolak luzatu zidan gonbitea taldea eraberritu, indartu eta aberasteko asmoz. Gainera Helena Francok utzitako hutsunea betetzea atseginez hartzen den ardura bat da, biok ekonomiaren mundutik gatoz, nahiz eta bera gehiago mugitu den mundu teorikoan eta ni praktikoan. Taldea gaztetzea ez dugu lortuko, adin berekoak garelako…

Zer espero duzu?Pertsonalki orain arteko nire ibilbidea UEUn (hizlari, ikastaro eta biltzar antolatzaile, sailburu, argitaratzaile…) osatzen joatea, baina batez ere kolektiboki jende motibatua aurkitzea.

Zein da egin dezakezun ekarpena? Bi modutara laburbilduko nuke: batetik, enpresa munduan ibiltzeak profil ezberdina dakarkio taldeari eta bestetik, nazioarteko eskarmentu luzeak perspektiba berriak. Taldearen helburua eragitea denez, eragin eragingo dugu…

2020/02/28

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.