Moodle-ko galde-sortak sakonki. ikastaroa

Ikastaro hau otsailaren 23an hasiko da, eta bere helburua Moodle-ko galde-sortei etekin handia ateratzea da. Moodle-ko galdetegi modulua erabilienetako bat da. 19 galdera mota estandar eta 43 ez-estandar izan arren, irakasle gehienek bizpahiru galdera mota baino ez dute erabiltzen, ezta ematen duen hainbat aukera aprobetxatu ere. Juan Ezeiza izango da irakaslea, Donostiako Axular Lizeoko Filosofiako irakaslea eta IKTetan aditua.

Matrikula egin

Edukiak hauek izango dira:

  • Moodle-n galdera-bankuaren kontzeptua eta barne-antolaketa.
  • Galdera mota ohikoenak eta hain ohikoak ez direnak nola sortu.
  • Galdetegi modulua sakon ezagutu, bere ezarpen, txosten eta kalifikazio-sistemarekin.
  • Galdera-bankuko galderak erabiltzen dituzten modulu ludikoak ezagutu eta erabili.
  • Galdetegiak elkarrekin baldintzatu eta teknika horren erabilera pedagogikoak aztertu.
  • Galderak bideo batean aurkeztu.
  • Ikasitakoarekin nork bere ikastaroa sortu.

Nori zuzendua:

  • Moodle-ren oinarrizko ezaguera duten etapa guztietako irakasleei.
  • Partaideek gutxienez fitxategiak igotzen, ikasleentzat argitaratzen eta zeregina bezalako modulu sinpleak kudeatzen jakitea hobesten da. Baldintza horiek betetzen ez dituen pertsona batek ere ikastaroa egin ahal izango du, baina helburuak lortzeko ahalegin berezia eta ordu batzuk gehiago eskaini beharko ditu, betiere irakaslearen laguntzaz.
2021/01/24

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.