banner graduondokoak

Juan San Martin XIII. beka deialdia: ARKEOLOGIA

Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskaltzale eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egiten du.

  • Gaia: ARKEOLOGIA
  • Bekaren ezaugarriak:
    • Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
    • Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
    • Beka honen diru zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.
    • Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.
  • Nork hartu dezake parte: Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatua edo goi mailako tituluduna izatea. Taldeen kasuan, gutxienez erdiak bete beharko du baldintza hori.
  • Epea: agiriak aurkezteko epea 2017ko irailaren 4tik urriaren 11ra arte egongo da zabalik, biak barne.

Deialdi osoa irakurri dezakezu lotura honetan.

2017/07/14

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 661075

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.