Juan San Martin beka: HISTORIA

Eibarko Udalak, UEUren laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egin du. Edizio honetako gaia HISTORIA izango da.

  • Gaia: HISTORIA.
  • Bekaren ezaugarriak:
    • -Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
    • Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
    • Beka honen diru zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.
    • Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.
  • Nork hartu dezake parte: Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatua, maila horretako tituluduna edo goi mailako tituluduna izatea.
  • Eskaera egiteko epea: 2019ko irailaren 2tik urriaren 11ra.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta informazio gehigarria HEMEN aurkituko duzu.
2019/07/15

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.