Irakasleak behar ditugu Prest_Gara programarako

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak PREST_GARA 2020/2021 osatzeko deialdia argitaratu berri du, eta zabalik da datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea. UEUk, orain artean bezalaxe, Prest_Gara programan parte hartuko du. Hori dela eta, datorren ikasturtean PREST_GARAn irakasle moduan lan egiteko interesa daukan edonori dei egiten diogu gurekin batera parte har dezan.

Zehaztasunak:

  • Nor izan daiteke UEUrekin irakasle: interesa daukan edonor (curriculuma baloratuko da).
  • Baldintzak: euskalduna izatea (hots, euskaraz irakasteko gaitasuna izatea) eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea.
  • Ikastaroen zerrenda: hemen duzue UEUk parte hartu nahi duen Ikastaroen zerrenda 20-21 (loteka)

Pausoak:

  • Ikastaroen fitxa: zerrendako ikastaroren bateko irakasle izan nahi baduzu, esaguzu zein ikastaro interesatzen zaizun (kodea eman) eta ikastaroari dagokion oinarrizko fitxa (I.eranskina) eta zure proposamena osatzeko fitxa (II.eranskina) bidaliko dizkizugu.
  • Ikastaroen fitxa bete: jasotako fitxa zure interesekoa baldin bada, eta ikastaro horretako irakaslea izan nahi baduzu, zure proposamena bidaliguzu, hau da, fitxa osatuta bidali (II.eranskina) UEUra.. Argibide gehiago jasoko dituzu fitxarekin batera.
  • Hautaketa: jasotako fitxa guztien artean, UEUren barne-batzordeak aukeraketa bat egingo du PREST_GARAko deialdira aurkezteko.

Proposamenak bidaltzeko:

Epea: urtarrilak 15a arte (gehienez 13:00)

Nora bidali: o.gardoki@ueu.eus (Oihana Gardoki Ibarra)Zer bidali:
  • Ikastaro bakoitzeko fitxa osatua (guk bidaliko dizugu eredua, II. eranskina)
  • Zure curriculuma. (Bereziki, aukeratu duzun gaiarekin zerikusia duen formazioari eta esperientziari buruzko informazioa interesatzen zaigu). Orri bakarrekoa, DIN A4 formatuan, Arial 11 letra mota.
2020/01/07

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.