Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia

UEUk, Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen (EWKE) laguntzarekin, humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzeko asmoz honako ikerketa-deia egiten du hirugarren urtez (5.000 euroko bi diru-laguntza). Eskaerak urriaren 31a baino lehen bidali behar dira.

Deialdiaren ezaugarriak:

  • Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
  • Ikerketa-lanaren iraupena gehienez 8 hilabetekoa izango da, diru-poltsa esleitzen den egunetik hasita.
  • Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du. Ikerketaren helburua wikimedia proiektu bat edo gehiago erabili eta indartzea izango da.
  • Ikerketaren emaitza gisa txosten bat eta gutxienez euskarazko artikulu zientifiko bat (Uztaro, Ekaia, Euskarazko Hedabideen Urtekaria, Kondaira...) sortu beharko dira.
  • Horrez gain, ezagutza librea sortu, elkartrukatu edota zabaltzeko asmoa duten datuak edota programak sor litezke, beti lizentzia libreekin zabaltzeko modukoak.
  • 5.000 euroko 2 diru-poltsa aurreikusten dira. Nahi izanez gero Errenteriako Torrekuako HDGunean lan egiteko aukera izango dute irabazleek, "Ikerlari egoiliar" bezala.
  • Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea urriaren 31era arte egongo da zabalik, biak barne. UEUko webgunearen bidez aurkeztu beharko dira.

.

DEIALDI OSOA IKUSI

2021/10/04

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.