Humanitate Digitalak Euskal Herritik jardunaldia. Posthumanismoaz, Posthumanismoez jardunaldia

UEUk 2019an Humanitate Digitalen sustapenean hasitako ibilbidean beste aurrerapausu bat da abenduaren 20an irekiko den "Humanitate Digitalak Euskal Herritik" jardunaldia. 2019an “Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana” eta 2020an “Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte” jardunaldiak antolatu ondoren ekitaldi honetan gaia "Humanitate Digitalak Euskal Herritik. Posthumanismoaz, Posthumanismoez" izango da. Urtarrilaren 24an irekiko dugu bertan parte hartzeko aukera.

Edizio honetan eskaintza eta topagunea digitala eta asinkronoa izango da, gaiaren lanketa beste aukera berri batzuetatik esploratzeko asmoz. Lau ardatzen inguruan proposatuko den erakusketa digitalean parte hartzaileek Humanitate Digitalen inguruko baliabide eta edukiak jasoko dituzte eta haien inguruan hausnartzeko aukera izango dute.

Bertan parte hartu nahi baldin baduzu, abenduaren 20tik aurrera egin ahal izango duzu gure IKASGELA BIRTUALEAN.

2022/01/12

Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.