HDEH2022: Teknologia eta gizartea. Panglosa problematizatzen hackathoia

Azaroaren 24an Errenteriako Badalaben egingo dugun ekitaldiari hackathoi edo lan saio kolaboratiborako topaketa forma emango diogu, hacker tradiziotik edanez baina Humanitate Digitalen izpirituari jarraituz herritargo zabalagoari luzatuz parte hartzeko gonbidapena.

HDGunearen lehen hackathoi honetarako Antoni Olivé irakasle eta idazleak proposatutako Panglós-aren kontzeptua problematizatzea proposatzen dugu, teknologia eta gizartearen binomioari hizkuntza “automatikoen” aukera eta arriskuen begiradatik ekiteko.

Hackathoiaren planteamendua teknologia, berrikuntza eta komunitatearen erpinak elkar-harremanean pentsatu, problematizatu eta gureganatzea da, hiru ibilbide ezberdindu baina osagarritatik.

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute Badalabek, Errenteriako udalak eta UEUk.

Informazio gehiago eta matrikula egiteko, HEMEN.

2022/10/24

Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.