GOI Goimailako Online Ikastegia sortu dugu

GOI Goimailako Online Institutuaprestakuntza, irakaskuntza eta ikerketako Ikastegia jaio da. UEUren barnean antolatu da eta UPV/EHUren ikastegi atxikia da dagoeneko, online unibertsitate ikasketak euskaraz sustatzeko asmoz.
Eta horren baitan 2020/2021 ikasturterako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra prestatzen ari gara.  Euskaraz eskainiko da (ingelesezko hautazko batzuekin) eta eskolak Ikasgela Birtualaren bitartez eskainiko dira 3 espezialitatetan: Natur Zientziak eta Matematika, Giza eta Gizarte Zientziak, eta Hizkuntza eta Literatura. Espezialitate bakoitzean 40na ikasle izango dira, guztira 120. Gure asmoa 2020. urte hasieran aurkezpen publikoa egitea da.
2019/10/02

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.