banner graduondokoak

Euskal Wikipediaren edizio-maratoia Durangoko Azokan

Euskal Wikipediak abenduaren 6an hamar urte egingo ditu. Urteurrena aitzakia hartuta, edizio-maratoia antolatu du UEUk Gerediaga Elkartearekin, Euskal Wikipediarekin eta IXA taldearekin batera. Izan ere, UEUren lanean ezagutzaren zabalkundeak pisu handia du: jarduera akademiko eta liburuen bidez egiten dugu eta azken urteotan, gainera, Internetek ematen dituen aukerez ere baliatzen gara gure zereginerako (blogak, atariak, datu baseak...).

 

Orain, guztiok erabiltzen dugun erreminta bat lantzen laguntzeko aukera daukagu: Euskal Wikipedia. Ekitaldiaren zati nagusia praktika izango da: edizio-maratoia. Etorri abenduaren 6an, 10:30etik 19:30era bitartean, Durangoko Azokara, zure jakintza arloko artikulu eta edukiak sortu eta/edo eguneratzea da, modu gidatu batean!

Maratoiari hasiera emateko Euskal Wikipediaren proiektua aurkezteko hitzaldia eta itzulpen automatikorako tresnari sarrera txiki bat egingo zaio. Ekitaldiaren zati nagusia praktika izango da: edizio-maratoia. Egunean zehar, 10:30etik 19:30era bitartean, Durangoko Azokan bertan, partaideak Wikipedian zuzenean editatzen ikasiko du, saioan bitartean tutoreak laguntzeko izango baititu. Izan ere, norberaren ekarpena euskarazko wikipedian bere jakintza arloko artikulu eta edukiak sortu eta/edo eguneratzea da, modu gidatu batean:

  1. Wikipediako arduradunek zure jakintza alorreko artikuluen zerrenda atera dezakete, hutsuneak detektatzen laguntzeko.
  2. Aldi berean, bestelako hizkuntzetan dauden artikulu eta edukien berri ere eman dezakete.
  3. Amaitzeko, edukiak automatikoki itzuli eta Wikipediara igotzeko aukera ere emango digute.

Parte hartzeko interesa daukan edonori irekia da. Hori bai, norberak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du.

Animatu zure ingurukoak ere!

Argibideak: Irati Iciar Madinabeitia (943 82 14 26 edota i.iciar@ueu.org)

2011/11/24

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 660034

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.