Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa II. jardunaldiak

Ahotseneak, Oinherrik, Bertsozale Elkarteak eta UEUk "Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa" II. jardunaldia(k) antolatu dugu "Nola sozializatzen gara kulturgintzan eskolaz kanpo?" izenburupean. Senpere, Laudio, Lesaka eta Azpeitian egingo dira topaketak. Dagoeneko matrikula zabalik dago.

2018an Azpeitian egin genuen jardunaldiak hezkuntza arautuan euskal kulturgintzaren transmisioaren egoeraren erradiografia egin eta Euskal Herri osoan elkarrekin aritzeko prest leudekeen eragileak identifikatzeko antolatu genituen. Jardunaldi haietatik sortu zen gaur egun lanean ari den Euskal Herri osorako ikuspegia duen lan-talde bat, ondoko jardunaldiak antolatu dituena:

2021-10-23 - SENPERE ( Larraldea ) Eman izena! 2021-11-06 - LAUDIO ( Aiaraldea Ekintzen Faktoria ) Eman izena! 2021-11-13 - LESAKA ( Harriondoa ) Eman izena! 2021-11-20 - AZPEITIA ( Elikagunea ) Eman izena!

2021/09/25

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.