Areagotu zure konpetentzia digitala! MOOC ikastaroa

Apirilaren 22tik maiatzaren 20ra "Areagotu zure konpetentzia digitala!" MOOC ikastaroa antolatu dugu. Ikastaroaren ardatza Konpetentzia Digitala da eta LHko irakasleei zuzenduta dago. Asmoa gai honen inguruan dagoen informazioa euskaraz eskuragarri jartzea, irakasle bakoitzak, dituen ahulezia eta indarguneez jabetuta, norberak identifikatutako beharrak bideratzeko aukera eskaintzea eta ikasleekin modu egokienean nola landu daitekeen hausnartzea da. EMAN IZENA.

Ikastaroa baliabide digitalen bitartez era autonomoan lantzeko proposatu dugu eta modu irekian eskaintzeko diseinatu dugu, hau da, egindako lana sarean dagoen edozein pertsona euskalduni edonondik sartzeko aukera irekiz eta, honenbestez, euskal komunitateari ekarpena eginez. Beraz, LHko irakasleak, ikasleekin landu beharreko Konpetentzia Digitalaren testuinguruan kokatzea, hausnartzea eta arlo honetan norberak dituen beharrak identifikatzen laguntzea da asmoa.

MOOC   (ingelesezko  Massive Online Open Courselokuziotik,   euskaraz  Online Ikastaro Ireki Masiboa)   dohainik   edo   kostu   txiki   batez   etamugarik gabe pertsona guztiei zuzentzen zaizkien online ikastaroak dira.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA MATRIKULA

2020/02/26

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.