ALDIRI 39. Fikzio hiriak

Kalean da ALDIRI aldizkariaren 39. zenbakia: Fikzio Hiriak. 

“Klarionez marratutako zirkulu hertsia dun hiria” zioen Sarrionandiak bere lehen poema liburuan, eta hitz horiek irudikatu nahi izan balitu bezala eraiki zuen Dogville herrixka Lars Von Trier zinemagileak. Klariona eskuan hartu eta han-hemenka zorua urratuz marraztu zituen hormak, murru ikusezinen arintasuna bertako bizilagunen biolentzia ikusgarri egiteko baliatuz.

“Hiri ikusezinak” ziren baita Italo Calvinok hitzez eraiki zituenak; desira, memoria edo heriotzaren bitartez hiritarraden hori deskribatu eta jasotzeko. Eta mila begidunak RearWindow filmeko fatxada zulatuak. Mugimendu eta estiloarkitektonikoek ere izan dute rol protagonista hainbatetan,arkitektura modernoak Mon oncle filmean duena edo 50eko hamarkadako aldiri estatubatuarrek Revolutionary roadfilmean dutena kasu.Arkitektonikoki antagonikoak izan ziren zinemagintzarenhastapenen lekukotzat har ditzakegun bi estudio. GardengardenaGeorge Melies-ek bere lorategian eraiki zuena,negutegi itxuraduna; kutxa ilun baten tankeraduna, aldiz,Thomas Edison-ena, paper beltzez estalitako zurezko egiturabatez osatua. Eta mende bat beranduago, fikzioak egitekobaino areago, fikzioekin eraiki zituen Agnès Varda-k hainbatetxola. 35mm-tan egiten zen zinema omentzeko, bere LeBonheur filmaren negatiboak hartu eta The greenhouse ofHappiness zeritzon lana osatu zuen.Hiriz josita dago zeluloidea, letrak pilatuz eginda dorreak, fotogramaz eraikita babeslekuak, eta fikzioz beteta aldiriak.

UEUren DENDAN duzu eskuragai

2020/02/29

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.