"Humanitate Digitalak, Generoa eta Artea" jardunaldia Errenterian

Errenteriako Udalak, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), Emartistak eta UEUk "Humanitate Digitalak, generoa eta Artea" jardunaldia antolatu dugu urriaren 16an Errenterian. Izena ematea zabalik dago.

Historian eta sorkuntzan bezala, artean ere ezagutza digitalek mundua ikusi eta ulertzeko genuen modua eraldatu dute. Are gehiago, genero ikuspegi batetik berdintasunerako bidean lan egin eta ikertzeko aukera berriak sortu dituzte; horren adibide dugu UEUk eta EWKEk babestutako Emartistak proiektua.

Bi ildo nagusi izango ditu jardunaldiak:

  • Ezagutza libre berdinzalea: artista eta gizartearen giltzarri.
  • Artistekin teknologia eta sorkuntzari buruz solasean.

Izena HEMEN eman dezakezu.

2021/09/28

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.